Kargatzen...
Itxi

Burgosko Itzulia

Jay Vinek irabazi du Burgosko Itzuliaren erlojupekoa, eta Sepp Kussek bost segundogatik jarraitzen du lider

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Probari ostiralean jokatuko duten azken etapa gelditzen zaiola, Vismako txirrindulari estatubatuarrak bost segundoko aldea DSMko Max Poolerekiko. Vinek, apirilean, Euskal Herriko Itzulian, Olaetan izandako eroriko larria izan zuen; orain, Vismako Affini baino hamaika segundo arinago ibili da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

UAE Emirates taldeko Jay Vine txirrindulari australiarrak irabazi du 2024ko Burgosko Itzuliaren laugarren etapa, 18,5 kilometroko erlojupekoa bera, ostegunean; halaber, Visma-Lease a Bike taldeko Sepp Kuss ziklista estatubatuarrak sailkapen nagusiko lehenengo tokian jarraitzen du, lasterketako bosgarren eta azken etapa gelditzen dela. Ostiralean jokatuko dute etapa hori.

Kussek, sailkapen nagusian, bost segundoko aldea du DSM taldeko Max Poolerekiko; britainiarra zortzigarren izan da erlojupekoan. Etapan, Vinek zortzi segundoko aldea atera dio Vismako Edoardo Affiniri. Nabarmentzeko modukoa da, horrez gain, zein ondo aritu den Kern Pharmako Urko Berrade; iruindarra hamabigarren sailkatu da, eta, sailkapen nagusian, laugarren dabil, 41 segundora.

Bikaina izan da ikustea nola irabazi duen Vinek. Australiarrak, apirilean, Euskal Herriko Itzuliaren laugarren etapan, Olaetako eroriko larria izan zuen; Burgosko Itzulian berragertu da, eta garaipen ederra lortu du. Sailkapen nagusiari dagokionez, ematen zuen Poole jarriko zela lider, kontuan izanik etapako lehen zatian oso ondo ibili dela; azkenean, baina, Kussek maillot moreari eutsi dio, eta Poole bost segundora da. Kuss hamabosgarren postuan sartu da, erlojupekoan.

2024ko Burgosko Itzulia ostiralean amaituko da. Bosgarren etapak 156 kilometro ditu, Friasetik irtengo da, eta Trebiñun amaitu.

Etapako sailkapena

1 - VINE Jay (UAE) 19:51

2 - AFFINI Edoardo (Visma) + 0:11

3 - TIBERI Antonio (Bahrain) + 0:12

4 - FISHER-BLACK Finn (UAE) + 0:16

5 - RIVERA Brandon Smith (INEOS) + 0:17

6 - ARENSMAN Thymen (INEOS) + 0:20

7 - ROMEO Ivan (Movistar) + 0:21

8 - POOLE Max (DSM) + 0:21

9 - JUARISTI Txomin (Euskaltel) + 0:26

10 - DE LA CRUZ David (Q36.5) + 0:38

12 - BERRADE Urko (Kern Pharma) + 0:39

Sailkapen nagusia

1 - KUSS Sepp (Visma) 11:44:38

2 - POOLE Max (DSM) + 0:05

3 - FISHER-BLACK Finn (UAE) + 0:34

4 - BERRADE Urko (Kern Pharma) + 0:41

5 - STORER Michael (Tudor) + 0:42

6 - CEPEDA Jefferson Alveiro (Caja Rural) + 0:53

7 - CASTRILLO Pablo (Kern Pharma) + 0:57

8 - RIVERA Brandon Smith (INEOS) + 0:59

9 - KONRAD Patrick (Lidl) + 1:00

10 - HIGUITA Sergio (Red Bull) + 1:01

Albisteak (4)

Bideoak (1)