Itxi

Hileta

Azken agurra eman diote Victor Cabedori

Erredakzioa

Hileta jendetsua izan da Euskaltel-Euskadiko Victor Cabedo gaztearena. Onda herrira txirrindulariaren familia, lagunak eta taldekideak hurbildu dira.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Victor Cabedo Ondako (Castello) txirrindulariaren hileta egin dute ostegun honetan Onda herriko La Asuncion elizan. Azken agurra jendetsua izan da eta Ondara Cabedoren familia, lagunak eta taldekideak hurbildu dira.

Hiletan Miguel Madariaga Euskaltel-Euskadiko managerra, Gorka Gerrikagoitia eta Igor Gonzalez de Galdeano kirol ardunardunak eta Igor Anton, Mikel Nieve, Gorka Verdugo eta Juanjo Oroz taldekideak izan dira.

Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindulariaren gorpua 15 metroko sakonera duen troka batetik atera behar izan zuten asteazkenean, Castelloko Suhiltzaileek ohar batean jakitera eman zutenez.

Suhiltzaileen txostenaren arabera, 14:00etan erreskatearen abisua jaso zuten. Almedijar herrian, CV-200 errepidean, ibilgailu batek txirrindulari bat harrapatu eta sakan batera erori zela jakinarazi zuen deiak.

Txirrindulariarengana hurbildu zirenean hilik zegoela baieztatu eta esku-ohe batean erreskatatu zuten suhiltzaileek.

Dolu-eguna Ondan

Ondako Udalak dolu-eguna deitu du ostegunerako; izan ere, 23 urteko txirrindularia bertakoa zen.

Albiste txarraren berri izan eta berehala Alberto Contador txirrindulariak "shock egoeran" zegoela aitortu zuen.



Albisteak (3)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)