Itxi

Abuztuak 17 - Irailak 8

Xabier Isasa, azken orduko aldaketa Euskaltel-Euskadiren Vueltarako zortzikoan

A. A. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Urretxuko txirrindularia Victor de la Parte gasteiztarraren ordez sartu da, duela hiru aste argitaratutako zortzikoan agertzen zena.

Euskaltel-Euskadiren zortzikoa Espainiako Vueltarako. Argazkia: Euskaltel-Euskadi

Euskaltel-Euskadi taldeak ofizial egin du larunbat honetan Portugalen hasi eta irailaren 8an Madrilen amaituko den Espainiako Vueltarako bere zortzikotea. Horrela, talde laranjaren behin betiko hautaketak badu berritasun bat duela hiru aste ezagutzera eman zuen txirrindularien zerrendarekin alderatuta; izan ere, Xabier Isasa urretxuarra Lisboako irteeran izango da azkenean, Victor de la Parte arabarraren ordez.

Horrenbestez, Isasarekin batera, Jon Aberasturi, Xabier Berasategi, Mikel Bizkarra, Joan Bou, Txomin Juaristi, Gotzon Martin eta Luis Angel Mate lehiatuko dira.

Taldea Jorge Azanza nafarrak zuzenduko du, eta "etxeko etapa oso gogoan" dutela azpimarratu du. Etapa hori Arabako lurretatik igaroko da irailaren 5ean, ostegunean, Vuelta amaitzeko hiru egun falta direnean. 175 kilometroko jardunaldia izango da, Gasteiz eta Maeztu-Izkiko Parke Naturala lotuko dituena, lehen mailako Herrera mendatea, tarteko.

"Zaleen eta babesleen aurrean gure aurpegirik onena erakutsi nahi dugu", aurreratu du talde laranjaren zuzendariak.

Albisteak (2)

Bideoak (2)