Itxi

ESPRINTEAN

Olav Kooijek bereganatu du Poloniako Itzuliko laugarren etapa; Jonas Vingegaardek lider jarraitzen du

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Garaipena esprintean erabaki da, sailkapen nagusian aldaketarik ekarri ez duen inolako gatzik gabeko jardunaldi baten ostean.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Olav Kooij (Team Visma) txirrindulari nederlandarrak irabazi du Poloniako Tourreko laugarren etapa, Kudowa-Zdrój eta Prudnik herrien artean jokatu dena (195 kilometro) etapa. Jonas Vingegaard haren taldekideak sailkapen nagusiko lider jarraitzen du tropelean, gatzik gabeko jardunaldi baten ostean.

Kooijek (22 urte), aurtengo Italiako Giroko bederatzigarren etapa irabazi zuenak, Sam Bennet irlandarra eta Mads Pedersen danimarkarra gainditu ditu helmugan.

Sailkapen nagusiari dagokionez, Jonas Vingegaardek jarraitzen du lidergoan. Haren atzetik Diego Ulissi (UAE Emirates) italiarra bigarren tokian ageri da, 19 segundoko galerarekin, eta hirugarrenean, ostera Wilco Kelderman (Team Visma) herbeheretarra, 20 segundora.

Ostiral honetan bosgarren etapa korrituko da, 187,6 kilometrokoa, Katowicen hasi eta amaituko dena, 1.500 metrotik gorako desnibel positiboa duten hainbat igoerarekin.

ETAPAKO SAILKAPENA

1 - KOOIJ Olav (Visma) 4:46:20

2 - BENNETT Sam (Decathlon) d.b.

3 - PEDERSEN Mads (Lidl - Trek) d.b.

4 - MEEUS Jordi (Red Bull - BORA) d.b.

5 - MERLIER Tim (Soudal) d.b.

6 - ANIOLKOWSKI Stanislaw (Cofidis) d.b.

7 - THIJSSEN Gerben (Intermarché) d.b.

8 - DAINESE Alberto (Tudor) d.b.

9 - PLOWRIGHT Jensen (Alpecin) d.b.

10 - BAUHAUS Phil (Bahrain) d.b.


SAILKAPEN NAGUSIA

1 - VINGEGAARD Jonas (Visma) 12:51:08

2 - ULISSI Diego (UAE) +0:19

3 - KELDERMAN Wilco (Visma) +0:20

4 - GRÉGOIRE Romain (Groupama) +0:33

5 - SHEFFIELD Magnus (INEOS) +0:37

6 - MOHORIC Matej (Bahrain) +0:44

7 - ZAMBANINI Edoardo (Bahrain) d.b.

8 - VOISARD Yannis (Tudor) +0:49

9 - HONORÉ Mikkel (EF) d.b.

10 - GROßSCHARTNER FeliX (UAE) +0:50

Albisteak (2)

Bideoak (3)