Poloniako Tourra
Merlierrek irabazi du bosgarren etapa, Katowicen
EITB MEDIA
Sailkapen nagusian, Jonas Vingegaardek jarraitzen du lider, eta 19 segundora du Diego Ulissi (UAE Emirates) eta 20ra Wilco Kelderman (Team Visma).
Your browser doesn’t support HTML5 video
Tim Merlier (Soudal Quick-Step) belgikarrak irabazi du ostiral honetan Poloniako Tourreko bosgarren etapa, 187,6 kilometrokoa, Katowicen hasi eta bukatu dena. Etapa hau ere esprintean erabaki da, eta Merlierrek Jordi Meeus (Red Bull-BORA-hansgrohe) herrikidea eta Olav Kooij (Team Visma) nederlandarra garaitu ditu azken metroetan.
Sailkapen nagusian, Jonas Vingegaardek jarraitzen du lider, eta 19 segundora du Diego Ulissi (UAE Emirates) eta 20ra Wilco Kelderman (Team Visma).
Larunbat honetan, seigarren etapa lehiatuko da, 183,2 kilometrokoa, Wadowice eta Bukovina Resort artean.
ETAPAKO SAILKAPENA
1 - MERLIER Tim (Soudal) 4:05:00
2 - MEEUS Jordi (BORA) d. b.
3 - KOOIJ Olav (Visma) d. b.
4 - PLOWRIGHT Jensen (Alpecin) d. b.
5 - STEWART Jake (Israel) d. b.
6 - CIMOLAI Davide (Movistar) d. b.
7 - VAN POPPEL Danny (BORA) d. b.
8 - ANIOLKOWSKI Stanislaw (Cofidis) d. b.
9 - PASQUALON Andrea (Bahrain) d. b.
10 - VAN UDEN Casper (DSM) d. b.
SAILKAPEN NAGUSIA
1 - VINGEGAARD Jonas (Visma) 16:56:08
2 - ULISSI Diego (UAE) +0:19
3 - KELDERMAN Wilco (Visma) +0:20
4 - GRÉGOIRE Romain (Groupama) +0:33
5 - SHEFFIELD Magnus (INEOS) +0:37
6 - MOHORIC Matej (Bahrain) +0:44
7 - ZAMBANINI Edoardo (Bahrain) d. b.
8 - HONORÉ Mikkel (EF) +0:49
9 - VOISARD Yannis (Tudor) d. b.
10 - GROßSCHARTNER Felix (UAE) +0:50