Espainiako Vuelta, 1. etapa
Brandon McNulty da Espainiako Vueltako liderra, lehenengo eguneko erlojupekoa irabazita
Agentziak | EITB MEDIA
UAEko txirrindulariak bi segundoko aldea atera die Mathias Vacek txekiarrari eta Wout van Aert belgikarrari. Euskal txirrindularien artean, Txomin Juaristik egin du denborarik onena.
Brandon McNulty estatubatuarra da Espainiako Vueltako lehen liderra, lehenengo eguneko erlojuaren kontrako banakako saioan gailenduta. UAEko txirrindularia izan da azkarrena Lisboan lehiatutako 12 kilometroko saioan.
Vuelta Lisboara itzuli da, 12 urteren ostean, eta helmugara iritsi diren azken txirrindularien artean erabaki da garaipena.
Minutu askotan, Edoardo Affini italiarrak irabaziko zuela zirudien, eta, ondoren, Mathias Vacek txekiarrak, baina McNulty azken momentuan gailendu da, 12 minutu eta 25 segundoko denbora eginda, txekiarrak baino bi segundo gutxiago eta Wout van Aert belgikarrak baino hiru segundo gutxiago.
Euskal ordezkarien artean, Euskaltel Euskadiko Txomin Juaristik egin du denborarik onena, irabazleak baino 44 egundo gehiago eginda.
Etapako sailkapena
1 - MCNULTY Brandon (UAE) + 12.35,28
2 - VACEK Mathias (Lidl) + 0.02,17
3 - VAN AERT Wout (Visma) + 0.02,80
4 - KÜNG Stefan (Groupama) + 0.06,57
5 - AFFINI Edoardo (Visma) + 0.07,92
6 - TARLING Joshua (INEOS) + 0.08,20
7 - SCHMID Mauro (Jayco) + 0.16,51
8 - ROGLIC Primož (Red Bull) + 0.16,93
9 - ARMIRAIL Bruno (Decathlon) + 0.18,44
10 - ALMEIDA João (UAE) + 0.19,66
Sailkapen nagusia
1 - MCNULTY Brandon (UAE) + 12.35,28
2 - VACEK Mathias (Lidl) + 0.02
3 - VAN AERT Wout (Visma) + 0.03
4 - KÜNG Stefan (Groupama) + 0.06
5 - AFFINI Edoardo (Visma) + 0.08
6 - TARLING Joshua (INEOS) + 0.08
7 - SCHMID Mauro (Jayco) + 0.16
8 - ROGLIC Primož (Red Bull) + 0.17
9 - ARMIRAIL Bruno (Decathlon) + 0.18
10 - ALMEIDA João (UAE) + 0.19