Itxi

Iragarpena

Ane Santestebanek lasterketak utziko ditu aldi baterako, min hartuta dagoelako

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Laboral Kutxako txirrindulari errenteriarrak sare sozialen bidez azaldu duenaren arabera, zenbait hilabete daramatza hanketako giharretako minez, eta ezin du nahi duen moduan lehiatu.

Ane Santestebanen artxiboko irudia. @laboralkutxa

Ane Santesteban Laboral Kutxa taldeko txirrindulari errenteriarrak lehia utziko du aldi baterako, azken boladan duen hanketako mina osatzeko. Izan ere, astelehen honetan sare sozialetan plazaratu duen mezun dioenaren arabera, ondoez horrek ez dio lasterketetan nahi duen moduan lehiatzen uzten", "min fisikoa eta mentala" eragiteaz gain.

Frantziako Tourrean parte hartu berri du Santestebanek eta 45. lekuan amaitu du sailkapen orokorrean. Niewiadoma poloniarra izan da nagusi, Vollering lau segundora utzita.

Albisteak (2)

Bideoak (2)