BOSGARREN ETAPA
Pavel Bittnerrek Van Aert gainditu du oso esprint estu batean, eta Vueltan estreinatu da
AGENTZIAK | EITB MEDIA
El esloveno Primoz Roglic sigue como líder de la clasificación general una jornada más.
Pavel Bittner (DSM-Firmenich PostNL) txirrindulari txekiarrak irabazi du esprintean 2024ko Vueltako bosgarren etapa, Fuente del Maestre eta Sevilla artekoa (177 kilometro). Bere aldetik, Primoz Roglic esloveniarrak (Red Bull Bora Hansgrohe) sailkapen nagusiko lider jarraitzen du beste jardunaldi batez.
Erritmorik gabeko eta apenas gatzik izan duen jardunaldian, bi iheslari izan dira protagonista, Txomin Juaristi markinarra (Euskaltel Euskadi) eta Ibon Ruiz gasteiztarra (Kern Pharma). Dena den, ez dute etapa garaipena lehiatzeko aukerarik eduki; izan ere, esprintera iristera helburu zuten Alpecin eta Visma taldeek uneoro izan dute kontrolpean ihesaldia. Aipatu esprintean, 22 urteko esprinter gaztea nagusitu da, itzuli handi batean lehen garaipena lortuta.
Espainiako lasterketak seigarren jardunaldia jokatuko du ostegun honetan, mendi ertaineko etapa, Jerez de la Frontera eta Yunquera artean. Hiru mendate igo beharko dituzte txirrindulariek, hirugarren mailako Abejas gainean amaituko den ibilbidean.
ETAPAKO SAILKAPENA:
1 - BITTNER Pavel (DSM) 4:25:28
2 - VAN AERT Wout (Visma) d.b.
3 - GROVES Kaden (Alpecin) d.b.
4 - COQUARD Bryan (Cofidis) d.b.
5 - KÜNG Stefan (Groupama) d.b.
6 - STRONG Corbin (Israel) d.b.
7 - NARVÁEZ Jhonatan (INEOS) d.b.
8 - MARIT Arne (Intermarché) d.b.
9 - GAROFOLI Gianmarco (Astana) d.b.
10 - SOTO Antonio Jesús (Kern Pharma) d.b.
SAILKAPEN NAGUSIA:
1 - ROGLIC Primož (Red Bull) 18:58:36
2 - ALMEIDA João (UAE) +0:08
3 - MAS Enric (Movistar) +0:32
4 - TIBERI Antonio (Bahrain) +0:38
5 - VAN EETVELT Lennert (Lotto) +0:41
6 - GALL Felix (Decathlon) +0:47
7 - MCNULTY Brandon (UAE) +0:50
8 - SKJELMOSE Mattias (Lidl) +0:58
9 - LANDA Mikel (Soudal) d.b.
10 - VLASOV Aleksandr (Red Bull) +1:00