Itxi

Quebeceko Sari Nagusia

Matthewsek hirugarrenez irabazi du Quebeceko Sari Nagusia

Agentziak | EITB Media

Leer en Castellano

Frantziako Tourra irabazi zuenetik lehiatu gabe egon ostean, Tadej Pogacar zazpigarren izan da, eta Pello Bilbao bederatzigarren.

Michael Matthews. Artxiboko argazkia: EFE

Michael Matthew (Jayco AlUla) txirrindulari australiarrak irabazi du ostiralean Quebeceko Sari Nagusia (201,6 kilometro), esprintean Biniam Girmay (Intermarche-Wanty) eta Rudy Molard (Groupama-FDJ) menderatuta. 2018an eta 2019an ere, bera gailendu zen lasterketa horretan.

Bestalde, Frantziako Tourra irabazi zuenetik lehiatu gabe egon ostean, Tadej Pogacarrek (UAE Team Emirates) ere hartu du parte Quebeceko proban, eta zazpigarren tokian sailkatu da.

Pello Bilbao gernikarra, berriz, bederatzigarren izan da.