Europako Txapelketa
Paula Ostiz seigarren izan da Europako Txapelketako junior mailako errepideko lasterketan
EITB Media
21 txirrindularik osatutako talde baten esprintean seigarren postuan gurutzatu du helmuga nafarrak. Puck Langerbargek bereganatu du garaipena, Messane Brautigam izan da bigarren eta Stepanka Dubcova hirugarren. Ayala Serranok 24. amaitu du.
Paula Ostiz txirrindulari nafarra seigarren izan da Europako Txapelketako junior mailako errepideko lasterketan. Garaipenerako lehian egon da azkenera arte, baina ezin izan da podiumean sartu.
Heusden-Zolder eta Hasselt arteko 72,9 kilometroko ibilbideari egin diote aurre ziklistek, eta txapelketa esprintean erabaki da. Azken txanpan, 21 txirrindularik osatutako talde batek aurrea hartu du, eta horiexen artean erabaki da garailea. Esprintean, Puck Langenbarg izan da onena, eta Herbehereetakoak bereganatu du garaipena. Messane Brautigam alemaniarra izan da bigarren, eta Stepanka Dubcova hirugarren. Paula Ostizek seigarren postuan gurutzatu du helmuga, lehen hiruren eta Celia Gery frantziarraren eta Daniela Hezinova txekiarraren atzetik.
Lehen tropeltxoaren atzetik helmugaratutako taldean sartu da Ayala Serrano euskal txirrindularia, eta 24. izan da, irabazlearengandik lau segundora. Bestalde, Irati Arangurenek ez du lasterketa bukatu.
Sailkapena:
1 - LANGENBARG Puck (Herbehereak) 1:43:15
2 - BRÄUTIGAM Messane (Alemania) d. b.
3 - DUBCOVA Štepanka (Txekia) d. b.
4 - GERY Celia (Frantzia) d. b.
5 - HEZINOVA Daniela (Txekia) d. b.
6 - OSTIZ Paula (Euskal Herria) d. b.
7 - DE BUYSSER Auke (Belgika) d. b.
8 - NOTHUM Gwen (Luxenburgo) d. b.
9 - GJERTSEN Mia (Norvegia) d. b.
10 - LALLEMANG Lena (Luxenburgo) d. b.
-------------------------------------------------------------------
24 - SERRANO Ayala (Euskal Herria) +0:04