Itxi

Luxenburgoko Tourra

Antonio Tiberik irabazi du Luxenburgoko Tourra

EITB MEDIA

Txirrindulari italiarrak ezustean harrapatu ditu faboritoak, eta sailkapen nagusia bereganatu du, David Gaudu frantziarrak irabazitako bosgarren eta azken etapa menditsuaren amaieran.

Antonio Tiberi Argazkia: EFEko artxibo irudia

Antonio Tiberi (Bahrain-Victorius) italiarra irabazi du Luxenburgoko Tourra, igande honetan Mersch eta Luxenburgo artean jokatu den bosgarren eta azken etapan laugarren amaitu ostean.

Tiberik bosgarren postutik ekin dio azken etapari, Van der Poel liderrarengandik 10 segundora, baina ez du etsi, eta azken etapa David Gaudu irabazlearengandik 3 segundora amaitu du, eta 26 segundora sartu da nederlandarra. Alde horri esker irabazi du italiarrak Luxenburgoko Tourra.

Sailkapen nagusian, italiarrak 15 segundoko aldea atera dio Van der Poeli, 16koa Gauduri eta 11koa UAE Team Emirates taldeko Juan Ayuso espainiarrari.

ETAPAKO SAILKAPENA:

1. GAUDU David (Groupama) 4:06:03

2. SIMMONS Quinn (Lidl) +0:03

3. JEGAT Jordan (TotalEnergies) d.b.

4. TIBERI Antonio (Bahrain) d.b.

5. PEDERSEN Mads (Lidl) +0:29

6. VAN DER POEL Mathieu (Alpecin) d.b.

7. AYUSO Juan (UAE) +0:31

8. TRONCHON Bastien (Decathlon) d.b.

9. VANSEVENANT Mauri (Soudal) d.b.

10. HIRSCHI Marc (UAE) d.b.

SAILKAPEN OROKORRA:

1. TIBERI Antonio (Bahrain) 16:47:34

2. VAN DER POEL Mathieu (Alpecin)  +0:15

3. GAUDU David (Groupama) +0:16

4. VANSEVENANT Mauri (Soudal) +0:19

5. AYUSO Juan (UAE) +0:21

6. HIRSCHI Marc (UAE) +0:26

7. SWEENY Harry (EF Education) +0:46

8. JEGAT Jordan (TotalEnergies) +0:54

9. PIGANZOLI Davide (Polti) +1:04

10. WENZEL Mats (Luxembourg) +1:15