Itxi

Denboraldi berria

Itzulia Basque Country, Itzulia Women eta Donostiako Klasikoa lasterketen 2025eko datak iragarri dituzte

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Itzulia Basque Country apirilaren 7tik 12ra izango da; Itzulia Women maiatzaren 16tik 18ra eta Donostiako Klasikoa, abuztuaren 2an.

Itzulia Basque Countryren artxiboko irudia 2024. EITB MEDIA

2025eko World Tourreko egutegiaren berri eman du asteazken honetan UCIk, hiru euskal lasterketa esanguratsuenak barne.

Batetik, Itzulia Basque Country apirilaren 7tik 12ra jokatuko da. Etapakako probak Euskal Herriko zenbait leku zeharkatuko ditu, eta erronka zorrotza eskainiko die parte-hartzaileei, nazioarteko egutegiko txirrindularitza-gune preziatuenetakoan. 

Bestetik, Itzulia Women maiatzaren 16tik 18ra izango da. Iaz gertatu zen moduan, munduko txirrindulari onenek hartuko dute parte 2025eko edizioan. 

Azkenik, Donostiako Klasikoa abuztuaren 2an iritsiko da Gipuzkoako hiriburura. 2024an Joko Olinpikoengatik betiko data aldatu ondoren, ohiko egunean antolatuko dute datorren urtean. 

Hurrengo hilabeteotan jakinaraziko dituzte hiru lasterketen inguruko xehetasun gehiago.

Albisteak (3)