Munduko Txapelketa 2024
Vadillo eta Beloki 9. izan dira Munduko Txapelketako errelebo mistoko erlojupekoan; Australia, txapeldun
EITB Media
Eneritz Vadillok eta Markel Belokik bederatzigarren postuan amaitu dute txirrindularitzako errelebo mistoko erlojupekoa proba. Espainiako selekzioan De La Cruz, Garcia Pierna, Blasi eta Benito izan dituzte taldekide. Australiak irabazi du, Alemania izan da bigarren eta Italia hirugarren.
Eneritz Vadillo eta Markel Beloki euskal txirrindulariak bederatzigarren postuan amaitu dute Munduko Txapelketako errelebo mistoko erlojupeko proban. Beloki eta Vadillo Espainiako selekzioarekin lehiatu dira, eta David De La Cruz, Raul Garcia Pierna, Paula Blasi eta Mireia Benito izan dituzte taldekide.
Australia da munduko txapelduna, Zurichen hasi eta bukatutako 53,7 kilometroko ibilbidea izan duen proba, helmugan ordubete, 12 minutu eta 52 segundoko marka ezarrita. Grace Brown, Brodie Chapman, Ben O'Connor, Ruby Roseman-Gannon, Jay Vine eta Michael Matthews ziklistek osatutako taldeak 85 ehunen atera dizkio Alemania bigarrenari. Marco Brenner, Miguel Heidemann, Franziska Koch, Liane Lippert, Antonia Niedermaier eta Maximilian Schachmann txirrindulariek osatu dute Alemaniako selekzioaren taldea.
Italiarentzat izan da hirugarren postua. Italiak ordubete eta 13 segundo behar izan ditu ibilbidea betetzeko, eta talde txapeldunarekiko 8 segundora amaitu du erlojupekoa. Edoardo Affini, Mattia Cattaneo, Pilippo Ganna, Elisa Longo Borghini, Soraya Paladin eta Gaia Realini izan dira Italiako selekzioko ordezkariak.
Espainiak Australia munduko txapeldunak baino 3 minutu eta 50 segundo gehiago behar izan ditu, eta bederatzigarren bukatu du ordubete, 16 minutu eta 42 segundoko markarekin.
Sailkapena:
1- AUSTRALIA 1:12.52
2 - ALEMANIA +0:01
3 - ITALIA +0:08
4 - FRANTZIA +0:24
5 - DANIMARKA +2:06
6 - ESTATU BATUAK +2:17
7 - KANADA +2:42
8 - SUITZA +2:52
9 - ESPAINIA +3:50
10 - AUSTRIA +4:51