Munduko Txapelketa
Niklas Behrens alemaniarrak irabazi du 23 urtez azpiko errepideko Munduko Txapelketa; Arrieta, hamargarren
EITB MEDIA
Martin Svrcek eslovakiarrak eskuratu du zilarrezko domina, eta Alec Segaert belgikarrak lortu du brontzea. Iker Mintegi 30. postuan sailkatu da.
Niklas Behrens ziklista alemaniarrak irabazi du 23 urtez azpiko errepideko 2024ko Munduko Txirrindularitza Txapelketa, ostiralean, Zurichen (Suitza). Martin Svrcek eslovakiarrak eskuratu du zilarrezko domina, eta Alec Segaert belgikarrak lortu du brontzea. Igor Arrietak hamargarren tokia erdietsi du, eta Iker Mintegi 30. postuan sailkatu da.
Lasterketak 173,6 kilometroko ibilbidea izan du, Usterren hasi da eta Zurichen amaitu. Azken metroetan erabaki du garaipena Behrensek; izan ere, Svrcekekin borrokan irabazi du urrezko domina. Igor Arrieta txapeldunarekiko 2:45era helmugaratu da.
2024ko Munduko Txapelketako errepideko lasterketa, 23 urtez azpiko mailan: sailkapena
1 - BEHRENS Niklas (Alemania) 3:57:24
2 - SVRCEK Martin (Eslovakia) d. b.
3 - SEGAERT Alec (Belgika) + 0:28
4 - CHRISTEN Jan (Suitza) + 0:39
5 - BLACKMORE Joseph (Erresuma Batua) + 0:46
6 - DEL TORO Isaac (Mexiko) d. b.
7 - WIDAR Jarno (Belgika) + 0:50
8 - DEL GROSSO Tibor (Hebehereak) + 1:25
9 - ROMEO Iván (Espainia) + 2:27
10 - ARRIETA Igor (Euskal Herria) + 2:45