Itxi

Munduko txapelketa

Eneritz Vadillo bizkaitarrak seigarren egin du, 23 urtez azpiko errepideko lasterketan

Agentziak | EITB Media

Garaipena Puck Pieterse herbeheretarrak lortu du, Neve Bradbury australiarraren eta Antonia Niedermaier alemaniarraren aurretik helmugaratuta.

23 urtez azpikoen lasterketa elite mailakoarekin batera lehiatu da. Argazkia: Efe.

Eneritz Vadillo Gorlizko txirrindularia seigarren postuan sailkatu da Zurichen, Suitzan, jokatutako 23 urtez azpiko errepideko txirrindularitzako munduko txapelketetan. Titulua Puck Pieterse herbeheretarrarentzat izan da, elite mailarekin batera lehiatutako lasterketan. Elite mailan Lotte Kopecky gailendu da.

Pieterse sailkapen nagusiko 13. postuan helmugaratu da, azken metroetan Neve Bradbury australiarrari eta Antonia Niedermaier alemaniarrari gailenduta. Vadillo Pieterserengandik 8 minutura sartu da.

Albisteak (3)