Kontratu berritzea
Urko Berradek kontratua berritu du Kern Pharmarekin 2026ra arte
EITB Media
Nafarroako txirrindulariak bi urtez berritu du kontratua. Berradek Kern Pharman jarraituko du 2026ko abenduaren 31ra arte.
Urko Berradek kontratua berritu du Kern Pharma taldearekin 2026ko amaierara arte. Beraz, bi urtez jarraituko du taldean. Nafarroakoak 2026ko abenduaren 31ra arte sinatu du kontratua.
Berradek 2024ko Espainiako Vueltako 18. etapa irabazi zuen, eta profesional mailako bere lehen garaipena eskuratu. Lorpen handia izan zen berarentzat, baita Kern Pharmarentzat ere.
"Oso pozik nago hazten ikusi nauen eta aurrerapausoak ematen lagundu didan taldean bi urte gehiago jarraitzeagatik. Aurten hainbeste bilatu dudan eta nigandik espero zen jauzia eman dut ", adierazi du Urko Berradek, kontratua berritu ostean.