Binche-Chimay-Binche
Arnaud De Liek eta Cat Fergusonek irabazi dute 2024ko Binche-Chimay-Binche klasikoa, Belgikan
EITB MEDIA
Lotto Dstny taldeko txirrindulari belgikarrak eta Movistarreko ziklista britainiarrak eskuratu dute garaipena, asteartean jokatutako proban.
Lotto Dstny taldeko Arnaud De Lie txirrindulari belgikarrak eta Movistar taldeko Cat Ferguson ziklista britainiarrak irabazi dute 2024ko Binche-Chimay-Binche lasterketa, asteartean, Belgikan. De Lie, gizonezkoen lasterketan, eta Ferguson, emakumezkoen proban, onenak izan dira, eta, horrenbestez, garaipena eskuratu dute, aipatutako klasikoan.
Hala, Binche-Chimay-Binche pour Dames lasterketan, alegia, emakumezkoen probaren laugarren ekitaldian, Cat Fergusonek, 18 urtekoa bera, aldarrikatu du sasoi bikainean dagoela; izan ere, Zurichen jokatu berri duten Munduko Txapelketan, junior mailan, errepideko lasterketan eta erlojupekoan urrezko domina irabazi ditu. Asteartean, Fergusonek hamabi emakumeren artetik izan du garaipena aurreneko postua; Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioko Laura Tomasi italiarra izan da tartean, eta azkenean hamargarren postuan helmugaratu da euskal taldeko txirrindularia. Euskal Herriko txirrindulariei dagokienez, Idoia Eraso izan da aurrena, 97. sailkatuta, 4:33ra.
Sailkapena
1 - FERGUSON Cat (Movistar) 2:53:31
2 - SCHWEINBERGER Christina (Fenix) d. b.
3 - AHTOSALO Anniina (Uno-X) d. b.
4 - KOOL Charlotte (DSM) d. b.
5 - TRUYEN Marthe (Fenix) d. b.
37. Binche-Chimay-Binche/Frank Vandenbroucke Memorialari dagokionez, Arnaud De Lie esprinterrak poltsikoratu du garaipena. Lotto taldeko ziklista gazteak, azken metroetan, Biniam Girmay (Intermarche) eta Milan Fretin (Cofidis) hartu ditu mendean; bi horiek helmugaratu dira bigarren eta hirugarren tokietan, hurrenez hurren.
Euskaltel-Euskadiko Jon Aberasturik 21. postua erdietsi du, eta irabazlearen denbora berean sartu da.
Sailkapena
1 - DE LIE Arnaud (Lotto) 4:29:38
2 - GIRMAY Biniam (Intermarche) d. b.
3 - FRETIN Milan (Cofidis) d. b.
4 - PHILIPSEN Jasper (Alpecin) d. b.
5 - ALBANESE Vincenzo (Arkea) d. b.