Itxi

Italiako Klasikoa

Pogacar menderaezin batek irabazi du Emiliako Giroa

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Esloveniarra, munduko txapelduna, nagusitasunez gailendu da Emiliako Giroan, San Lucako igoeran aurrera egin eta bakarrik iritsita helmugara, ia bi minutuko aldearekin.

Pogacar Munduko Txapelketan, garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Tadej Pogacar esloveniarrak (UAE), munduko txapeldunak, nagusitasun handiz irabazi du Emiliako Giroa, aurreikuspen guztiak beteta, San Lucako igoeran aurrera egin eta ia 2 minutuko aldearekin helmugaratuta.

Bolonian zehar egindako zirkuitu batean, lasterketak dominatzaile bakarra izan du. Ez da ezustekorik izateko aukerarik egon, inork ezin izan baitu saihestezina saihestu: esloveniarrak beste garaipen ikusgarri bat lortzea, 38 kilometroren faltan, San Lucako bost igoeretako lehenengoan erasora jota.

Eraso horrekin, atzean utzi ditu aurkari guztiak, eta ia bi minutuko aldea atera die podiuma osatu duten Thomas Pidcocki (INEOS) eta Davide Piganzoliri (Polti Kometa).

Jardunaldi euritsu honetan, esloveniarrak bere nagusitasuna erakutsi du berriro ere, eta beste garaipen bat lortu du bere denboraldi historikoan, Italiako Giroa, Frantziako Tourra eta Munduko Txapelketa irabazi baititu. Hurrengo erronka Lombardiako Giroa izango du, datorren larunbatean.

Albisteak (1)