Itxi

Italian

Neilson Powlessek irabazi du Gran Piemonte klasikoa, eta Alex Aranburuk hirugarren postua lortu du

EITB MEDIA

Leer en Castellano

EF Education-EasyPost taldeko txirrindulari estatubatuarra izan da indartsuena Italian jokatutako lasterketan, ostegunean.

Neilson Powless, 2023ko Frantziako Tourrean. Argazkia: EFE.

EF Education-EasyPost taldeko Neilson Powless txirrindulari estatubatuarrak irabazi du 2024ko Gran Piemonte klasikoa, Italian, ostegunean. Powless izan da indartsuena Italian jokatutako lasterketan; euskal txirrindulariek proban izan duten ordezkaritzari dagokionez, Movistar taldeko Alex Aranburuk hirugarren postua eskuratu du, irabazlearekiko zazpi segundora helmugaratuta.

Hala, Powlessek, 28 urtekoa bera, garaipen bat gehitu dio orain arte duen palmaresari. 2021ean, Donostiako Klasikoa irabaztea lortu zuen, eta bereziki trebea da egun bakarreko lasterketetan; hori bai, astebeteko itzuli batzuetan, Suitzako Itzulian edo Paris-Nizan kasu, emaitza onak ere lortu ditu. Aurrenekoz gailendu da, orain, 2024ko denboraldian, baina hainbat aldiz izan da irabaztetik oso gertu.

Hain zuzen ere, ohorezko beste bat eskuratu du Alex Aranburu Espainiako txapeldunak. Movistar taldean emandako azken denboraldian, gipuzkoarrak, besteak beste, bigarren postua erdietsi zuen Valoniako Sari Nagusian; Cofidis taldean hasi aurretik, denboraldi oso ona burutu du Aranburuk.

Lasterketa bikaina eginda, Alex Aranburu hirugarren helmugaratu da. Argazkia: EFE.

2024ko Gran Piemonteko sailkapena

1 - POWLESS Neilson (EF Education) 3:57:36

2 - STRONG Corbin (Israel) + 0:07

3 - ARANBURU Alex (Movistar) d. b.

4 - MAGLI Filippo (VF Group) d. b.

5 - MEURISSE Xandro (Alpecin) d. b.

6 - JOHANNESSEN Tobias Halland (Uno-X) d. b.

7 - TESFATSION Natnael (Lidl) d. b.

8 - BUSATTO Francesco (Intermarché) d. b.

9 - ZAMBANINI Edoardo (Bahrain) d. b.

10 - MOHORIC Matej (Bahrain) d. b.

Albisteak (4)