Itxi

Lehen taldean

Ander Ganzabal Euskaltel-Euskadin arituko da hurrengo bi denboraldietan

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Orozkoko txirrindularia Laboral Kutxako txirrindularia izan da orain arte, eta lehen taldearekin bat egingo du. 2025 eta 2026 denboraldietarako sinatu du kontratua.

Ander Ganzabal, Euskaltel Euskadiko txirrindularia

Ander Ganzabal (2000, Orozko) Euskaltel-Euskadi taldean arituko da hurrengo bi denboraldietan, 2025ean eta 2026an, azken bi urteetan Laboral Kutxa multzoan hazi ondoren, emaitza bikainak lortuta aurten. Euskal Heeriko taldeak datorren urterako lehen fitxaketa baieztatu du, beraz.

Ganzabal tropel amateurreko erreferentzietako bat izan da aurten, sei garaipen, hiru bigarren postu eta bost hirugarren erdietsita. Urrian, Euskaltel-Euskadirekin bost klasikotan stagiaire gisa lehiatuta.

Kirolari bizkaitarra pozik agertu da berriarekin: "Euskaltel-Euskadi taldearekin profesionaletan debuta izateko aukera ametsa betetzea da. Izan ere, lan gogorraren fruitua da eta oso pozik nago helburu hori lortzeagatik. Datorren urteari begira, tropel barruan nire tokia zein den jakitea izango da helburu nagusia eta ikasten jarraitzea taldearekin aurrerapausoak emateko".

Jorge Azanza, Euskaltel-Euskadi taldeko kirol arduradunaren esanetan, "etxeko txirrindulariak taldean izateko ilusioa islatzen du Ganzabalek. Oso txirrindulari petoa da, arnas luzeko ezaugarriak ditu, eta, gainera, Euskal Herritarra da".

Jon Aberasturi, Nicolas Alustiza, Mikel Bizkarra, Iker Bonillo, Victor de la Parte, Xabier Isasa, Iker Mintegi eta Unai Zubeldia dira Euskaltel-Euskadi taldearekin datorren denboraldiari begira kontratua indarrean duten zortzi txirrindulariak.

Albisteak (2)