Itxi

30 urterekin

Lourdes Oyarbidek erretiroa hartuko duela iragarri du

Agentziak | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Besteak beste, Espainiako erlojuaren kontrako txapelketa irabazi zuen 2017an, eta errepidekoa 2019an.

Lourdes Oyarbide, Movistar taldean egon zen garaian. Irudia: EITB MEDIA.

Lourdes Oyarbidek txirrindularitza profesionala utziko duela iragarri du astelehen honetan, baina bizikletan ibiltzeari "inoiz" ez diola utziko gaineratuta.

30 urteko arabarrak erretiroa hartzeko arrazoiak azaldu ditu sare sozialetan, eta bidea ez dela erraza izan aitortu du, inguruan "jenderik onena" izan duela azpimarratuta.

Bizkaia Durango taldean egon ostean, Movistarrera joan zen eta sei denboraldi eman zituen han, Laboral Kutxara joan aurretik.

Profesionaletan egindako 11 urteetan, arabarrak sei garaipen garrantzitsu lortu zituen; tartean, Espainiako erlojuaren kontrako Txapelketa 2017an, eta errepidekoa 2019an.

"Bertatik bertara ikusi dut Espainiako emakumezkoen txirrindularitzaren profesionalizazio prozesua, kategoria eta baldintza guztietatik igarota. Eta horrek gauza txikienei ere balioa ematen irakasten dizu, sinetsi iezadazue ", adierazi du Oyarbidek, Instagrameko bere kontuan.

"Zorionekoa izan naiz bidean entrenatzaile, laguntzaile eta zuzendari handiak topatu ditudalako. Urteetan emakume benetan borrokalariak eta inspiratzaileak inguruan izan ditut, eta hori pribilegioa izan da", gaineratu du, jakin badaki "gizonezkoen mundu batean" bizi garela (kirolean eta kiroletik kanpo), eta bidea egitea "ez dela erraza". "Bizikletari esker emakume indartsua naizela esan dezaket", adierazi du arabarrak.

Albisteak (3)