Talde laranja
Oscar Guerrero, Euskaltel-Euskadi taldeko zuzendari berria
Erredakzioa
Guerrero Caja Rural talde amateurreko zuzendaria izan da. Ondoren Kaiku (2005-2006) taldera salto egin zuen eta gero Fuerteventura (2007) eta Contentpolis-Ampo (2009) taldeetan lan egin du.
Oscar Guerrero Euskaltel-Euskadi taldeko zuzendari berria izango da datorren denboraldian, txirrindularitzako komunikabide espezializatu batzuek argitaratu dutenez.
Nafarra Caja Rural talde amateurreko zuzendaria izan zen. Ondoren Kaiku (2005-2006) taldera salto egin zuen, bertan besteak beste, Egoi Martinez, Gorka Verdugo, Jorge Azanza, Juanjo Oroz eta Pablo Urtasun entrenatu zituen. Gero Fuerteventura (2007) eta Contentpolis-Ampo (2009) taldeetan lan egin du. 2010ean Bio-Racer kirol markako merkatu koordinatzailea izateko ardura hartu zuen.
Horrela, Igor Gonzalez de Galdeano manager nagusiak eskarmentu handiko zuzendari taldea izango du: Gorka Gerrikagoitia, Alvaro Gonzalez de Galdeano, Iñaki Isasi eta Guerrero. Alex Diaz prestatzaile fisikoa izateaz gain, zuzendaria ere izango da lasterketa batzuetan.