Itxi

UCI World Tour

Euskaltelek Freire fitxatzen saiatu zela baieztatu du

Erredakzioa

Talde laranjak Oscar Freire fitxatu nahi zuen puntu asko ematen dituelako UCIko sailkapenerako. Kontaktuak egon zirela baieztatu du Igor Gonzalez de Galdeanok.

Oscar Freire. Argazkia: EFE

Euskaltelek Oscar Freire fitxatu nahi izan zuen datorren denboraldirako. UCIk eskatzen dituen puntuak lortzeko obesioa du Euskaltelek, eta Freire horretarako fitxatu nahi zuten, puntuak lortzeko.

Freire lehiatu gabe puntuak lortzeko fitxatu nahi zutela publikatu da, eta Euskaltelek informazio hori ezeztatu du. Igor Gonzalez de Galdeano izango da managerra urtarrilaren 1ean hasita. Galdeanok Freirerekin kontaktuak izan zituztela baieztatu du.

"Uztailean Freirerekin harremanetan jarri ginen bere egoera nolakoa zen galdetzeko, eta Euskaltelek fitxatu nahi zuela esateko. Freirek, ordea, Limburgeko Munduko Txapelketa amaituta, bere kirol ibilbideari amaiera eman nahi ziola esan zigun", adierazi du Galdeanok ohar baten bitartez.

Gonzalez de Galdeanok gaineratu du Freireren fitxaketak nazioartean oihartzun handia izango zuela, eta horrek onerako eragingo ziola taldeari. "Freirek hiru aldiz irabazi du Munduko Txapelketa. 1995ean eta 1997an Ripolin eta Banaka talde bizkaitarretan korritu zuen Freirek. Guretzat, asko suposatzen zuen fitxaketa zen Freirerena".

"Gure ustez, balio gehiagarria emango zion taldeari Freireren fitxaketak. Euskal txirrindularitzaren irudirako balio erantsia izango zuen Freireren fitxaketak. Etorkizuenean txirrindularien aholkulari moduan erabiltzea pentsatzen genuen, batipat Freireren antzeko ezaugarriak dituzten txirrindularientzat garrantzitsua izango zelako", gaineratu zuen Galdeanok.

Albisteak (3)