Kontratuaren luzapena
Astarloza, Urtasun, Azanza eta Oroz, beste urtebete Euskaltelen
Erredakzioa
Pierre Cazauxek, aldiz, ez du talde laranjan jarraituko eta Arkaitz Duran azkenean ez dute fitxatuko.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Euskaltel Euskadik datorren denboraldiari begira talderik indartsuena antolatu nahi du. Gaur jakitera eman dutenez, Mikel Astarlozak, Pablo Urtasunek, Jorge Azanzak eta Juanjo Orozek beste urtebetez jarraituko dute talde laranjan.
Pierre Cazauxek, aldiz, ez du jarraituko eta Arkaitz Duran azkenean ez dute fitxatuko.