Kargatzen...
Itxi

USADAren txostena

Lance Armstrongen taldekide ohiak: 'Akuri gisa erabili ziguten'

Erredakzioa

Del Moral doktoreak "txirrindulariei substantziak injektatzen zizkien, baina zer zen esan gabe, nahiz eta profesionalek galdetu", USADAko txostenak jakitera eman duenez.

Lance Armstrong. EFE

Luis Garcia del Moral mediku espainiarrak "akuri gisa erabiltzen" zituela salatu dute Lance Armstrongen taldekideek AEBetako Dopinaren Aurkako Agentziaren (USADA) aurrean. 1999 eta 2005 urteen artean zazpi Tour irabazi zituen Armstrongek US Postaleko taldekideekin batera. Pedro Celaya doktoreak substantziak osasunerako onak zirela esan omen zien txirrindulariei.

Armstrongi zazpi Tourrak kendu zizkion USADAk eta txostenean horretarako argudioak ematen ditu. Espainiako bi medikuak eta Jose Marti prestatzailea, mezularia, azaltzen dira txostenean. Beste talde batzuetako txirrindulariei dopin substantziak saldu zizkien Martik, txostenaren arabera.

Del Moral doktorea Johan Bruyneelekin batera ONCE taldetik US Postalera heldu zen 1999an. Del Moral doktoreak "txirrindulariei substantziak njektatzen zizkien, baina zer zen esan gabe, nahiz eta profesionalek galdetu", USADAko txostenak jakitera eman duenez.



Albisteak (1)

Bideoak (1)