Itxi

Tyler Hamiltonen arabera

Armstrongek motor-gidari bati ordaindu zion, EPOa eramatearen truke

Erredakzioa

"Hoteletatik oso gertu geratzen zen, EPOa edozein unetan hurbiltzeko", adierazi du Hamiltonek BBC kateak emandako dokumental batean.

Lance Armstrong. Argazkia: EFE

EPOa eramatearen truke, motor-gidari bati ordaindu zion Lance Arsmtrongek, adierazi du Tyler Hamilton bere taldekide ohiak BBC kateak emandako dokumental batean.

"1999. urtean motor-gidari bat geneukan, Tourra korritu zen bitartean oso hurbil izan genuena. Hoteletatik oso gertu geratzen zen, EPOa edozein unetan hurbiltzeko", adierazi du Hamiltonek.


"Lancek 15.000-20.000 dolar ordaindi zizkion hori egiteagatik. Ondoren, Lancek Tourra irabazi zuenean, urrezko Rolex bat oparitu genion denon artean", aitortu du.


Lance Armstrongen US Postal taldeak "sekula ezagutu den dopin programarik sofistikatuena, profesionalizatuena eta arrakastatsuena" izan zuela jakitera eman du USADAk.


Albisteak (2)