Balantzea
Euskaltelek zortzi garaipen lortu ditu denboraldi honetan
Erredakzioa
Hala ere, talde laranjak ez du mailarik eman itzuli handietan, batez ere Frantziako Tourrean eta Espainiako Vueltan, denboraldiko bi helburu nagusietan.
Euskaltel Euskadik 2012 denboraldia zortzi garaipenekin amaitu du, baina talde laranjak ez du mailarik eman itzuli handietan, batez ere Frantziako Tourrean eta Espainiako Vueltan, denboraldiko bi helburu nagusietan.
Euskaltelek lortutako zortzi garaipenetatik lau Samuel Sanchezek erdietsi ditu, hiru Izagirre anaiek (bi Ionek eta bat Gorkak) eta bat Pablo Urtasunek.
Arrakastarik handienak Samuel Sanchezen garaipena Euskal Herriko Itzulian (sailkapen nagusia) eta Ion Izagirreren etapa Italiako Giroan, Falzeseko igoeran, izan dira.
Tourreko eta Vueltako desengainuak ahazteko balio izan dute garaipenek; izan ere, Frantzian Samuel erori zen eta baita talde osoa ere. Bestalde, Vueltan Igor Anton ez lasterketa-buruan egoteko gai izan, Alberto Contador, Alejandro Valverde, Joaquim Rodriguez eta Chris Froomekin batera.
Gainera, Euskaltelek 30 podium zapaldu ditu; izan ere, garaipenekin batera hamaikana bigarren eta hirugarren postu lortu ditu.
Euskaltel-Euskadiren garaipenak 2012an:
Samuel Sanchez, Euskal Herriko Itzuliko sailkapen nagusia
Samuel Sanchez, Euskal Herriko Itzuliko hirugarren etapa (Arrate)
Samuel Sanchez, Euskal Herriko Itzuliko seigarren etapa (erlojupekoa)
Samuel Sanchez, Kataluniako Itzuliko seigarren etapa
Ion Izagirre, Italiako Giroaren hamaseigarren etapa
Ion Izagirre, Asturiaseko Itzuliko bigarren etaparen bigarren sektorea (erlojupekoa)
Gorka Izagirre, Ordiziako Klasikoa
Pablo Urtasun, Britainia Handiko Tourreko zazpigarren etapa.