Astelehenean
UCIk Armstrong auziari buruzko iritzia emango du
Erredakzioa
UCIk AEBetako Dopinaren Aurkako Agentziaren txostena sakon azteztu du, eta astelehenean bere ikuspegia azalduko du.
UCIk AEBetako Dopinaren Aurkako Agentziak (USADA) argitaratutako txostenari buruzko iritzia emango du hurrengo astelehenean. Lance Armstrongen US Postal taldeak "sekula ezagutu den dopin programarik sofistikatuena, profesionalizatuena eta arrakastatsuena" izan zuela jakitera eman zuen USADAk.
"Pat McQuaid presidenteak USADAk hartutako erabakiaren inguruko iritzia emango du", dio UCIren oharrak. UCIk USADAren txostena sakon azteztu du, eta astelehenean bere ikuspegia azalduko du.