Txapeldun baten babesa
Indurainek ez du uste Armstrong erruduna denik
Erredakzioa
"Armstrong erruduna denik ez dut uste, orain arte errugabea dela uste dut, arau guztiak bete dituelako beti", esan du Frantziako Tourreko irabazleak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
"Armstrong erruduna denik ez dut uste, orain arte errugabea dela uste dut, arau guztiak bete dituelako beti", adierazi du Indurainek Marca Irratian.
Txapeldun nafarra zur eta lur utzi du Lance Armstrongen kasuak, batez ere 1999tik 2005era irabazitako zazpi Tourrak kentzeak.
Auziak Indurain "pixka bat harritu" du. Dena "apur bat arraroa" dela gaineratu du, zigorra "testigantzatan soilik" oinarritu dutelako.
"Arauak aldatu direla ematen du"
"Araua era batekoak ziren eta orain aldatu direla ematen du", esan du Indurainek.
Indurainek azpimarratu duenez, Texaseko txirrindulari ohiak "bere garaian indarrean zeuden arau guztiak errespetatu zituen eta ez zuen arazorik izan. Epaiketa guztiak irabazi ditu. Taldekideen testigantzetan oinarritu dira Tourrak kentzeko".