Joaquim Rodriguez
'Puritok' dopin kasuekin zerikusia dutenei betiko zigortzea eskatu du
Erredakzioa
Katalanak dopina txirrindularitzaren mundutik aldentzeko irtenbide bakarra errudunak betiko zigortzea dela esan du: "Dopin kasuetan inplikatuta daudenei bizi osorako zigorra da ezarri behar zaie".
Joaquim ‘Purito’ Rodriguezek (Katusha) "dopinarekin zerikusia duten medikuei, txirrindulariei eta beste inplikatuei bizi osorako zigorra ezarri behar zaiela", azaldu du.
"Kirol honek iragana du, eta horegatik dopinaren aurkako lege ugari daude orain. Hala ere benetako galtzaileak gaur egungo txirrindulariak gara. Babesleak, dirua, kreditua eta zaleen babesa galdu ditugu, baina aurrera begiratzen jarraitu behar dugu", esan du Joaquim Rodriguezek.
Dopinaren arazoarekin bukatzeko, irtenbide bakarra betirako zigorrak direla argi utzi du Katusha taldekoak: "Bizi osorako zigortu behar dira dopinarekin zerikusia dutenak: medikuak, txirrindulariak eta inplikatu guztiak".