Paris-Niza (6. etapa)
Pedersenek esprintean irabazi du seigarren etapa, eta Jorgensonek lider jarraitzen du
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Vingegaardek lasterketa utzi ostean, Jorgensonek 40 segundora du Florien Lipowitz (Red Bull Bora) alemana, eta 59ra, berriz, Mattias Skjelmose (Lidl-Trek) daniarra.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Mads Pedersen (Lidl-Trek) daniarrak irabazi du Paris-Nizako seigarren etapa, 209 kilometrokoa, eta Matteo Jorgenson (Visma) estatubatuarrak lider jarraitzen du, Jonas Vingegaard taldeburuak osteguneko erorikoaren ondorioz lasterketa utzi ostean.
Frantziako lasterketaren azken-aurreko jardunaldian, Joao Almeida (UAE Emirates) portugesa eta Lenny Martinez (Bahrain Victorius) frantsesa, aurreko bi etapetako irabazleak, borrokatik kanpo geratu dira, helmugarako 50 kilometroren faltan tropela hautsi duen taldetik kanpo geratuta.
Ihes egindako 12 txirrindulariak 4:25:37ko denborarekin iritsi dira helmugara, eta Pedersenek Joshua Tarling eta Sam Watson britainiarrak gainditu ditu esprintean.
Vingegaardek lasterketa utzi ostean, Jorgensonek 40 segundora du Florien Lipowitz (Red Bull Bora) alemana eta 59ra, berriz, Mattias Skjelmose (Lidl-Trek) daniarra.
Daniarra goizeko lehen orduan erretiratu da, bere taldeko medikuekin hitz egin ondoren, "bere hurrengo helburuetan zentratzeko" behar bezala sendatzeko.
Vingegaard bosgarren etapako 85. kilometroan erori zen, Saint Just en Chevalet eta La Cote Saint Andre artean. Ondorioz, kolpea hartu zuen eskumuturrean eta zauriak ditu aurpegian.
Etapako sailkapena
1 - PEDERSEN Mads (Lidl) 4:25:37
2 - TARLING Joshua (INEOS) d. b.
3 - WATSON Samuel (INEOS) d. b.
4 - ZINGLE Axel (Visma) d. b.
5 - SOBRERO Matteo (Red Bull) d. b.
6 - SHEFFIELD Magnus (INEOS) d. b.
7 - SKJELMOSE Mattias (Lidl) d. b.
8 - JORGENSON Matteo (Visma) d. b.
9 - SCHACHMANN Maximilian (Soudal) d. b.
10 - ARENSMAN Thymen (INEOS) d. b.
Sailkapen nagusia
1 - JORGENSON Matteo (Visma) 20:52:57
2 - LIPOWITZ Florian (Red Bull) +0:40
3 - SKJELMOSE Mattias (Lidl) + 0:59
4 - ARENSMAN Thymen (INEOS) + 1:20
5 - ALMEIDA Joao (UAE) + 2:40
6 - FOSS Tobias (INEOS) +2:47
7 - SHEFFIELD Magnus (INEOS) +2:54
8 - MCNULTY Brandon (UAE) + 3:05
9 - CHAMPOUSSIN Clement (Astana) + 3:22
10 - TEJADA Harold (Astana) + 3:24
Paris-Nizako 7. etapak La Colmiane galdu du eguraldi txarragatik
Paris-Niza lasterketako antolatzaileek iragarri dutenez, 7. etapak 109 kilometro besterik ez du izango, eta nahiz eta Auronen amaitu, ez da La Colmianetik igaroko, ezta Belvederetik ere.
Aurreikusitako baldintza meteorologikoak aztertu ondoren, larunbaterako iragarpenak ez dira onak, batez ere toki garaietan, eta lasterketaren antolatzaileek zazpigarren etaparen jatorrizko ibilbidea aldatzea erabaki dute.