Itxi

Paris-Niza (7. etapa)

Storer nagusitu da Auronen elurpean, eta Jorgensonek lidergoari eutsi dio

Agentziak | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Australiarra bakarrik iritsi da helmugara, 2 ordu eta 43 minutuko denborarekin. Bigarren Mauro Schmid (Jayco Alula) izan da 20 segundora, hirugarren Georg Steinhauser (EF) 30era, eta laugarren Ivan Romeo (Movistar) 45era. Jorgensonek (Visma), berriz, sailkapen nagusian lider jarraitzen du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Michael Storer (Tudor) australiarrak irabazi du Niza eta Auron artean korritu den Paris-Nizako zazpigarren etapa, 109,3 kilometroko ibilbidea izan duena. Matteo Jorgensonek (Visma Lease a Bike), berriz, sailkapen orokorreko lidergoari eutsi dio.

Storer (Perth, 28 urte) izan da indartsuena eguneko ihesaldian parte hartu duten 15 txirrindulariko taldean. Txirrindulariak helmugatik 2,5 km-ra jo du erasoa, bakarrik geratzeko eta Aurongo helmugara iristen lehena izateko, elurpean, 2 ordu, 43 minutu eta 31 segundoko denborarekin, batez beste 40,1 km/h-ko abiadurarekin.

Iheslariak atzetik iritsi dira 1.600 metroko altitudean jarritako neguko estazioaren helmugara. Schmid suitzarra (Jayco Alula) 20 segundora iritsi da, Steinhauser alemaniarra (EF) 30era eta Ivan Romeo espainiarra (Movistar), 23 urtez azpiko erlojupekoan munduko txapelduna, laugarren, 45 segundora.

Bestalde, faboritoen taldeko inork ez dio buelta eman Jorgensonek 6. etapan ezarritako sailkapenari. Izan ere, estatubatuarrak 37 segundo atera dizkio Lipowitz alemaniarrari (Red Bull Bora) eta 1 minutu eta 20 segundo Thymen Arensman nederlandarrari (Ineos).

Igande honetan, zortzigarren eta azken etapa jokatuko da, Nizan hasi eta amaituko dena, eta 119,9 kilometroko ibilbidean 4 mendate izango dituena, 3 puntuagarriak eta lehen mailakoak. Irteeratik gora eginez, tropelak Col de la Porte (7 km % 6,9an), Cota de Peille (6,7 km % 6,7an), Col d 'Èze eta Col des Quatre Chemins (3,6 km % 8,8an) igoko ditu, eta 10 kilometrora izango du helmuga.

Etapako sailkapena

1 - STORER Michael  (Tudor Pro) 2:43:31

2 - SCHMID Mauro ( Jayco AlUla) +0:20

3 - STEINHAUSER Georg (Ef Education) +0:30

4 - ROMEO Ivan (Movistar) +0:45

5 - JEGAT Jordan (TotalEnergies) +0:50

6 - GALL Felix ( Decathlon AG2R) +0:57

7 - MARTINEZ Lenny (Bahrain) +1:04

8 - LIPOWITZ Florian ( Red Bull - BORA) +1:11

9 - CHAMPOUSSIN Clement (XDS Astanal) +1:14

10 - PEDERSEN Mads (Lidl) d.b.

Sailkapen orokorra

1 - JORGENSON Matteo (Visma) 23:37:42

2 - LIPOWITZ Florian (Red Bull) +0:37

3 - ARENSMAN Thymen (INEOS) + 1:20

4 - STORER Michael (Tudor Pro) + 2:25

5 - ALMEIDA João (UAE) + 2:40

6 - SHEFFIELD Magnus (INEOS) +2:54

7 - MCNULTY Brandon (UAE) +3:05

8 - CHAMPOUSSIN Clément (Astana) + 3:22

9 - FOSS Tobias (INEOS) + 3:28

10 - TEJADA Harold (Astana) + 3:36

Albisteak (5)

Bideoak (1)