Itxi

Tirreno-Adriatico (7. etapa)

Ayusok erabakita utzi du Tirreno-Adriatico lasterketa etapa nagusian; Mikel Landa laugarren helmugaratu da

Agentziak | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Azken etaparen faltan, Murgiakoa zazpigarren dago sailkapen nagusian, 1 minutu eta 5 segundora, eta Pello Bilbao, berriz, bederatzigarren, 1 minutu eta 32 segundora.

Juan Ayuso. Argazkia: Efe.

Juan Ayusok (UAE) erabakita utzi du aurtengo Tirreno-Adriatico lasterketa, etapa nagusia irabazita. Madrildarrak erasoa jo du azken kilometroetan, eta lidergoa kendu dio Filippo Ganna italiarrari (INEOS).

Ayusok Frontignano mendatearen igoeran jo du erasoa, 7,6 kilometroko igoera eta % 7,9ko aldapak dituen mendate erabakigarrian. UAEko txirrindulariak helmugara iristeko hiru kilometro falta zirenean atzean utzi ditu aurkari guztiak, eta bakar-bakarrik iritsi da helmugara, garaipena ziurtaratzeko.

Mikel Landa laugarren izan da, Ayusok baino 15 segundo gehiago eginda, eta arabarra zazpigarren dago orain sailkapen nagusian, 1 minutu eta 5 segundora. Pello Bilbao, aldiz, zazpigarren dago, 1 minutu eta 32 segundora.

Igandean, azken etapa korrituko dute, 147 kilometroko ibilbidea izango duen etapa, Porto Potenza eta San Banedetto del Tronto artean. Ibilbide ia guztiaz laua izango du, eta, ezusteko handirik ez bada, Ayusok bigarren urtez jarraian irabaziko du lasterketa.

ETAPAKO SAILKAPENA

1 - AYUSO Juan (UAE) 4:14:02

2 - PIDCOCK Thomas (Q36) +0:13

3 - HINDLEY Jai (Red Bull) d.b.

4 - LANDA Mikel (Soudal) +0:15

5 - TIBERI Antonio (Bahrain) +0:20

6 - GEE Derek (Israel) d.b.

7 - DEL TORO Isaac (UAE) +0:36

8 - HEALY Ben (EF Education) +0:42

9 - JOHANNESSEN Tobias Halland (Uno-X) +0:45

10 - FORTUNATO Lorenzo (XDS Astana) +0:50

SAILKAPEN NAGUSIA

1 - AYUSO Juan (UAE) 25:33:17

2 - TIBERI Antonio (Bahrain) +0:37

3 - GANNA Filippo (INEOS) +0:38

4 - GEE Derek (Israel) +0:42

5 - HINDLEY Jai (Red Bull) +0:53

6 - PIDCOCK Thomas (Q36) +0:56

7 - LANDA Mikel (Soudal) +1:05

8 - DE LA CRUZ David (Q36) +1:32

9 - BILBAO Pello (Bahrain) d.b.

10 - CATTANEO Mattia (Soudal) +1:38

Albisteak (3)