Euskaltel
Lobato: 'Txirrindularitzako Txapeldunen Ligako taldean nago'
Erredakzioa
Andaluziako txirrindulariak talde laranjan egoteak bere ibilbidean 'aurrerapauso garrantzitsua ematea' dela onartu du.
Iragan denboraldian hiru garaipen lortu zituen, eta 2013rako "elite mailan ikasten jarraitzea" espero du. Gainera, hiru itzuli handietan (Vuelta, Giroa eta Tourra) parte hartzeko aukera izango duela gogoratu du Juanjo Lobatok.
"Iragan denboraldian Vueltan parte hartu nuen, eta orain proba garrantzitsuenetan egoteko abagunea izango dut. Zuzendarien konfiantza irabazteko gogor saiatuko naiz, eta taldekide berriak ezagutzeko garrantzitsua izango da datorren astea", esan du Lobatok.
Talde laranjak astelehenean hasiko du 2013ko denboraldiko prestaketa, Derioko egoitzan. Taldeak egutegia prestatzen hasi beharko du.