Itxi

Settimana Coppi e Bartali

Arrietak bigarren amaitu du Settimana Coppi e Bartali lasterketako 4. etapa

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Bestalde, Xabier Berasategi gipuzkoarra hirugarren izan da Carvalhal eta Arraiolos (Portugal) artean lehiatu den Alentejoko Voltako hirugarren etapan.

Igor Arrieta. Argazkia: UAE.

Ben Tulett (Visma Lease a Bike) britainiarra da orain Settimana Coppi e Bartali lasterketako liderra, ostiral honetan Brisighellan hasi eta 150,4 kilometroko ibilbidea egin ostean bertan amaitu den 4. etapa irabazi ostean. Igor Arrieta (UAE) izan da bigarren, eta hirugarren postura igo da sailkapen nagusian.

Britainiarra helmugarako 6 kilometro falta zirenean sartu da behin betiko ihesaldian, estatubatuarrarekin eta Mark Donovan herrikidearekin batera, eta eraso bortitz bati esker irabazi ditu etapa eta lidergoa, lasterketa amaitzeko jardunaldi baten faltan.

Tulett 3 ordu, 41 minutu eta 22 segungoko denbora eginda helmugaratu da, Arrieta baino 6 segundo lehenago. Magnus Sheffieldek ez du sailkapen nagusiko lehen postuari eusteko aukerarik izan, eta Tulettek hartu du haren tokia, 18 segundora Donovani eta 23ra Igor Arrieta dituela.

Etapako sailkapena

1 - TULETT Ben (Visma) 3:41:21

2 - ARRIETA Igor (UAE) +0:06

3 - DONOVAN Mark (Q36.5) +0:07

4 - VELASCO Simone (Astana) +0:15

5 - HERZOG Emil (Red Bull) d. b.

Sailkapen nagusia

1 - TULETT Ben (Visma) 15:28:27

2 - DONOVAN Mark (Q36.5) +0:18

3 - ARRIETA Igor (UAE) +0:23

4 - VELASCO Simone (Astana) +0:26

5 - LUTSENKO Alexey (Israel) +0:30

Volta ao Alentejo

Bestalde, Xabier Berasategi gipuzkoarra hirugarren izan da Portugalgo Carvalhal eta Arraiolos artean 181,5 kilometroko ibilbidean lehiatu den Vola ao Alentejoko hirugarren etapan.

Olaberriko txirrindularia etapako irabazlea erabaki duen esprintean sartu da, eta bigarren postua eskuratu du. Sailkapen nagusian, berriz, hirugarren postuan dago orain.

Albisteak (2)