Itxi

Uztailak 11, ostirala

Frantziako Tourraren 7. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Saint-Malo - Mur-de-Bretagne Guerledan

EITB

Leer en Castellano

Txirrindulariek bi aldiz igo beharko dute laburra baina gogorra den Mur-de-Bretagne mendatea, jardunaldiko azken zatian. Mendi ertaineko etapa da, eta aurreikuspena da azken kilometroetan lehia bizi-bizia izatea.

2025eko Frantziako Tourreko 7. etapako profila. Irudia: A.S.O.

Ostiralean, uztailaren 11n, 2025eko Frantziako Tourreko zazpigarren etapa jokatuko dute. Jardunaldia Saint-Malon hasiko da, 12:10ean, eta Mur-de-Bretagnen amaitu, 16:39tik 17:04ra bitartean; ibilbideak 197 kilometro izango ditu. Mendi ertaineko etapa da, eta aurreikuspena da azken kilometroetan lehia bizi-bizia izatea; orduan, txirrindulariek bi aldiz igo beharko dute laburra baina gogorra den Mur-de-Bretagne mendatea. Bi kilometro ditu horrek, eta, batez beste, % 6,9ko malda.

112. Frantziako Tourreko zazpigarren etapan nerbioak dantzan ibiliko dira, etapa gaitza baita kontrolpean izateko. Eguneko lehen igoera puntuagarriak 178,8. kilometroan du pankarta, eta laugarren mailako Cote du village de Mur-de-Bretagne da. Ia-ia jarraian, Mur-de-Bretagne aurrenekoz igoko dute ziklistek; hirugarren mailako mendate hori 181,7. kilometroan amaituko dute.

Helmuga Mur-de-Bretagne mendatean bertan izango da, bigarren igoeran. Antolatzaileek prestatutako profila ikusita, pentsatzeko modukoa da ikusgarria izango dela. EITBk, egunero bezala, zuzenean emango du etapa, 13:40tik aurrera eitb.eus-en bidez, eta 15:00etatik aurrera ETB1en bidez.

ETAPAKO PROFILA

2025eko Frantziako Tourreko 7. etapako profila. Irudia: A.S.O.

MUR-DE-BRETAGNE

Mur-de-Bretagnerako igoera, 2025eko Frantziako Tourreko 7. etapan. Irudia: A.S.O.

FITXA TEKNIKOA

Etapa: 7. etapa (uztailak 11, ostirala)

Ibilbidea: Saint-Malo-Mur-de-Bretagne Guerledan

Distantzia: 197 km

Hasiera-ordua: 12:10

Amaiera-ordua: 16:39 (46 km/h) | 16:51 (44 km/h) | 17:04 (42 km/h)

Mendiko saria: Cote du village de Mur-de-Bretagne (4. maila), 178,8. kilometroan; Mur-de-Bretagne (3. maila), 181,7. kilometroan; Mur-de-Bretagne (3. maila), 197. kilometroan

Albisteak (5)