Itxi

Uztailak 17, osteguna

2025eko Frantziako Tourraren 12. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Auch - Hautacam (180,6 km)

EITB

Leer en Castellano

Pirinioek beti jartzen dituzte txirrindulariak proban, eta hori argi eta garbi geratuko da etapa honetan.

2025eko Frantziako Tourreko 12. etapako profila. Irudia: A.S.O.

2025eko Frantziako Tourrak 12. etapa izango du ostegunean, uztailak 17, Auchen hasi eta Hautacamen bukatuko den 180,6 kilometroko etaparekin.

Pirinioek beti jartzen dituzte txirrindulariak proban, eta hori argi eta garbi geratuko da etapa honetan. Ibilbidearen lehen erdia nahiko eramankorra izango da, 4. mailako mendate bakarrarekin, Labatmale (1,3 km, % 6,3), tarteko esprint batekin amaitzen dena. Baina hortik aurrera benetako erronka hasiko.

Soulor 1. mailako mendateak bidea maldan gora jarriko die ia 12 kilometroz, % 7,3ko aldaparekin. Gehiegi jaisteko denborarik eman gabe, 2. mailako Borderes mendatea izango dute zain. Hiru kilometro pasatxo izango dira, % 7,7ko maldarekin.

Hortik Albouixeraino jaitsiko dira, eta han izango dute azken erronka: Hautacam mendatea, kategoria berezikoa. 13,5 km-ko goranzko errepidea, % 7,8ra. Zalantzarik gabe, funtsezko etapa izango da sailkapen nagusiari begira.

EITBn ikusiko dugu, zuzenean; eitb.eus-en, emanaldia 14:40an hasiko da, eta ETB1en, ordea, egunero bezala, 15:00etan.

ETAPAKO PROFILA

2025eko Frantziako Tourraren 12. etapako profila. Irudia: A.S.O.

SOULOR

Col du Soulor. Irudia: A.S.O.

HAUTACAM

Hautacam mendatea. Irudia: A.S.O.

FITXA TEKNIKOA

Etapa: 12. etapa (uztailak 17, osteguna)

Ibilbidea: Auch-Hautacam

Distantzia: 180,6 km

Hasiera-ordua: 13:10

Amaiera-ordua: 17:32 (42 km/h) | 17:44 (40 km/h) | 17:58 (38 km/h)

Mendiko saria: Cote de Labatmale (4. maila), 91,4. kilometroan; Col du Soulor (1. maila), 134,1. kilometroan; Col des Borderes (2. maila), 145,7. kilometroan; Hautacam (Maila Berezia), 180,6. kilometroan

Albisteak (2)