Itxi

9. etapa

Merlier belgikarrak Milan menderatu du esprintean eta Pogacarrek lidergoari eutsi dio

EITB

Leer en Castellano

Tropelak helmugarako 700 metroren faltan harrapatu du Van der Poel, 170 kilometroko ihesaldia egin ostean.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Tim Merlier (Soudal Quick-Step) belgikarrak bere bigarren garaipena lortu du igande honetan Frantziako Tourrean, Jonathan Milan italiarrari Chateaurouxeko esprintean aurrea hartuta. Lasterketa Mathieu van der Poelen ihesaldi luzeak markatu du. Helmugatik 700 metrora harrapatu du tropelak, 170 kilometroko ihesaldia egin ondoren.

Tadej Pogacar esloveniarrak liderraren elastikoari eutsi dio. Faboritoak tropelean helmugaratu dira eta sailkapen nagusia aldaketarik gabe geratu da, baina Joao Almeidak lasterketa utzi behar izan du, eroriko gogor bat izan eta bi egunera.

Liderrak 54 segundora du orain Remco Evenepoel belgikarra sailkapen nagusian, 1:11ra Kevin Vauquelin frantziarra eta 1:17ra Jonas Vingegaard daniarra.

Azkar sortu da eguneko ihesaldia, protagonista argiarekin: Mathieu van der Poel. Jonas Rickaert taldekidea lagun zuela, tropela bost minutura zuela hasi da Tim Merlier esprinterraren Soudal taldea lanean, alde hori murrizteko.

Evenepoelen taldekideek hiru minutura murriztu dute iheslarien aldea. UAE, aldiz, ez da fin ibili, bigarren tropel batean harrapatuta geratu baitira Soler, Adam Yates, Sivakov eta Politt. Pogacar aurrean egon da une oro, ezustekoetatik salbu.

Helmugatik sei kilometrora, Flandriako eta Roubaixeko irabazlea Chateaurouxeko helmugaren bila abiatu da. Bost segundo eskaseko abantailarekin igaro da azken kilometroa iragartzen zuen pankartaren azpitik, eta helmugatik 700 metrora harrapatu dute. Lidlek Milan jarri du lanean, italiarrak urrutitik jo du erasoa, eta helmugako marra ondoan zuenean agertu da Merlier etapa lapurtzeko.

9. etapako sailkapena

1 - MERLIER Tim (Soudal) 3:28:52

2 - MILAN Jonathan (Lidl) d. b.

3 - DE LIE Arnaud (Lotto) d. b.

4 - BITTNER Pavel (Picnic) d. b.

5 - PENHOET Paul (Groupama) d. b.

6 - GIRMAY Biniam (Intermarché) d. b.

7 - BAUHAUS Phil (Bahrain) d. b.

8 - MEEUS Jordi (Red Bull) d. b.

9 - FREDHEIM Stian (Uno-X) d. b.

10 - GROVES Kaden (Alpecin) d. b.

Sailkapen nagusia

1 - POGACAR Tadej (UAE) 33:17:22

2 - EVENEPOEL Remco (Soudal) + 0:54

3 - VAUQUELIN Kévin (Arkéa) + 1:11

4 - VINGEGAARD Jonas (Visma) + 1:17

5 - JORGENSON Matteo (Visma) + 1:34

6 - VAN DER POEL Mathieu (Alpecin) + 1:46

7 - ONLEY Oscar (Picnic) + 2:49

8 - LIPOWITZ Florian (Red Bull) + 3:02

9 - ROGLIC Primoz (Red Bull) + 3:06

10 - SKJELMOSE Mattias (Lidl) + 3:43

 

Albisteak (4)

Bideoak (1)