Uztailak 23, asteazkena
2025eko Tourraren 17. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Bollene-Valence (160,4 km)
EITB
Oraindik lasterketan dabiltzan esprinterrek eta indarrak dituzten ihesaldi ehiztariek aukera ona izan lezakete garaipena eskuratzeko; txirrindulariek laugarren mailako bi mendate igo beharko dituzte.
2025eko Frantziako Tourreko 17. etapako profila. Irudia: A.S.O.
Uztailaren 23an, asteazkenez, 2025eko Frantziako Tourreko hamazazpigarren etapa izango da jokoan. Jardunaldia Bollenen hasiko da, 13:35ean, eta, antolatzaileek diseinatutako 160,4 kilometroko ibilbidea eginda, Valencen amaitu, 17:10etik 17:29ra bitartean. Txirrindulariek laugarren mailako bi mendate igo beharko dituzte; aurreikuspena da trantsizio eguna izatea, lehiaketako azken asteburuaren aurretik jokatuko dituzten etapa oso gogorren atarian.
Eguneko lehen igoera puntuagarria Col du Pertuis da, 66,3. kilometroan; 117.ean, Col de Tartaiguillek bere mendate pankarta du. Hala, oraindik lasterketan dabiltzan esprinterrek eta indarrak dituzten ihesaldi ehiztariek aukera ona izan lezakete garaipena eskuratzeko.
EITBn izango gara horren lekuko, 15:00etatik aurrera; izan ere, ordu horretan hasiko da eitb.eus-ek eta ETB1en egingo duten emanaldia. Etapa hori bukatuta, 112. Frantziako Tourrari beste lau lasterketa egin geldituko zaizkio, eta, horietan, sailkapen guztiekin lotutako zalantza denak argituko dira.
ETAPAKO PROFILA
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 17. etapa (uztailak 23, asteazkena)
Ibilbidea: Bollene-Valence
Distantzia: 160,4 km
Hasiera-ordua: 13:35
Amaiera-ordua: 17:10 (48 km/h) | 17:19 (46 km/h) | 17:29 (44 km/h)
Mendiko saria:Col du Pertuis (4. maila), 66,3. kilometroan; Col de Tartaiguille (4. maila), 117. kilometroan