Itxi

13. etapa

Pogacar Peyragudeseko kronoigoeran ere nagusitu da, eta Vingegaardekiko abantaila handitu du

EITB

Leer en Castellano

Orain, Pogacarrek maillot horiari eutsi dio eta 4:07 minutuko aldea du Vingegaardekiko, bigarrena, eta 7:20koa Remco Evenepoelekiko (Soudal), hirugarrena.

Tadej Pogacar, 13. etapako igoeran. Argazkia: EFE.

Tadej Pogacar (UAE) esloveniarra nagusi izan da 2025eko Frantziako Tourreko 13. Etapan ere, Loudenvielle eta Peyragudes arteko 10,9 kilometroko kronoigoeran. Pogacarrek 23 minutu behar izan ditu lasterketa amaitzeko, Jonas Vingegaard (Visma) aurkari zuzenak baino 36 segundo gutxiago eta Primoz Roglic (Red Bull) herrikideak baino 1:20 gutxiago.

Orain, Pogacarrek maillot horiari eutsi dio eta 4:07 minutuko aldea du Vingegaardekiko, bigarrena, eta 7:20koa Remco Evenepoelekiko (Soudal), hirugarrena.

Evenepoelek ez du denbora ona egin Peyragudesen, irabazlearengandik 2:39 minutu galdu baititu, baina sailkapen nagusiko hirugarren postuari eutsi dio.

Florian Lipowitz (Red Bull) alemaniarrak orpoz orpo jarraitzen dio, laugarren izan baita helmugan, esloveniarrarengandik 1:56ra, eta Evenepoel baino sei segundo atzerago dago sailkapen nagusian.

13. etapako sailkapena

1 - Tadej Pogacar (UAE) 23:00

2 - Jonas Vingegaard (Visma) + 0:36

3 - Primoz Roglic (Red Bull) + 1:20

4 - Florian Lipowitz (Red Bull) + 1:56

5 -Luke Plapp (Jayco) +1:58

6 - Matteo Jorgenson (Visma) + 2:03

7 - Oscar Onley (Picnic) + 2:06

8 - Adam Yates (UAE) + 2:15

9 - Lenny Martinez (Bahrain) + 2:21

10 - Felix Gall (Decathlon) + 2:21

Sailkapen nagusia

1 - Tadej Pogacar (UAE) 45:45:51

2 - Jonas Vingegaard (Visma) + 4:07

3 - Remco Evenepoel (Soudal) + 7:20

4 - Florian Lipowitz (Red Bull) + 7:30

5 - Oscar Onley (Picnic) + 8:11

6 - Kevin Vauquelin (Arkea) + 8:15

7 - Primoz Roglic (Red Bull) + 8:50

8 - Tobias Halland Johannessen (Uno-X) + 10:36

9 - Felix Gall (Decathlon) + 11:43

10 - Matteo Jorgenson (Visma) + 14:15

Albisteak (3)