Itxi

14. etapa

Arensman garaile izan da Superbagneres mendatean, Evenepoel Tourretik erretiratu den egunean

EITB

Leer en Castellano

Ineoseko txirrindulariak bakarrik egin du ihes Peyresourdeko igoeran, eguneko azken-aurreko mendatean, eta helmugaraino mantendu du abantaila. Pogacar bigarren izan da helmugan, eta maillot horiari eutsi dio. Evenepoel, berriz, Tourretik erretiratu da Tourmaleteko igoeran.

Thymen Arensman Argazkia: EFE

Thymen Arensman herbeheretarrak irabazi du Frantziako Tourreko hamalaugarren etapa, Pirinioetako Superbagneres eski-estazioan amaitu dena, ihesaldi luze baten ondoren. Tadej Pogacar esloveniarrak, bestalde, helmugan bigarren izan denak, maillot horiari eutsi dio.

Remco Evenepoelek, berriz, Frantziako Tourra utzi du. Txirrindulari belgikarra atzean geratu da Tourmaleteko igoera hasi eta berehala, eta bizikletatik jaistea erabaki du.

Ineos taldeko txirrindulariak, eguneko ihesaldian parte hartu eta gero, Peyresourdeko igoeran bakarrik ihes egin du, eguneko azken aurreko gailurrean, eta helmugaraino abantailari eutsi dio.

Herbeheretarrak 1 minutu eta 8 segundo denborako aldea atera dio Pogacarri, helmugarako lau kilometroren faltan Jonas Vingegaard danimarkarraren erasoari erantzun ostean.

Esloveniarrak 4 minutu eta 13 segundoko aldea du orain Vingegaardekin, eta Florian Lipowitz alemaniarrak, Pogacarrengandik 17 segundora etapako bosgarren izan denak, hirugarren egin du sailkapen nagusian, liderrarengandik 7.53ra, Remco Evenepoel belgikarraren erretiroaren ostean.

14. etapako sailkapena

1 - Arensman Thymen (INEOS) 4:53:35

2 - Pogacar Tadej (UAE) +1:08

3 - Vingegaard Jonas (Visma) + 1:12

4 - Gall Felixc (Decathlon) + 1:19

5 - Florian Lipowitz (Red Bull) + 1:25

6 - Onley Oscar (Picnic) +2:09

7 - Healy Ben (Ef education) + 2:46

8 - Roglic Primož (Red Bull)  d. b.

9 - Johannessen Tobias Halland (Uno-X) + 2:59

10 - Vauquelin Kevin (Arkea) + 3:08

Sailkapen nagusia

1 - Pogacar Tajed (UAE) 50:40:28

2 - Vingegaard Jonas (Visma) + 4:13

3 - Lipowitz Florian (Red Bull) + 7:53

4-  Onley Oscar (Picnic) + 9:18

5 - Vauquelin Kevin(Arkea) + 10:20

6 - Roglic Primoz (Red Bull) + 10:34

7 - Gall Felix (Decathlon) + 12:00

8 - Johannessen Tobias Halland (Uno-X) + 12:33

9 - Healy Ben (Ef Education) + 18:41

10 - Rodríguez Carlos (INEOS) +22:57

Albisteak (2)

Bideoak (3)