Itxi

Baja

Van der Poelek Tourra utzi behar izan du, pneumoniak jota

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Astelehen gauean Narbonako ospitalera eraman zuten, eta han egindako proben emaitzen arabera, pneumonia du txirrindulari nederlandarrak. Erregulartasun sailkapeneko hirugarren tokian zegoen.

Van der Poelen artxiboko irudia, Tourreko laugarren etapan. EFE

Mathieu van der Poel ez da Frantziako Tourreko 16. etaparen irteeran izango astearte honetan, Montpellierren hasi eta Mont Ventouxera doan jardunaldian, pneumonia baten ondorioz etxerako bidea hartu beharko baitu, Alpecin taldeak jakinarazi duenaren arabera.

Aurten, bigarren etapan nagusi izan zen, eta maillot horia jantzi zuen lau jardunaldiz. Azken egunetan, ondoezik, okerrera egin du nabarmen.

Horrenbestez, astelehen gauean, atseden egunaren amaieran, Narbonako ospitalera eraman zuen, kalentura zuelako. Han egindako proben ondorioz, pneumonia zuela antzeman zioten; hortaz, atseden hartu beharko du, astebetez gutxienez. 

30 urteko txirrindulariak Paris-Roubaix eta Milan-San Remo lasterketak irabazi zituen sasoi honetan. Tourreko edizio honetan ere, oso aktibo egon zen lehen astean: bigarren izan zen Tadej Pogacarren irabazitako laugarren etapan, ihesaldi luzea egin zuen bederatzigarren egunean, Jonas Rickaertekin batera, eta hirugarren geratu zen hamaikagarren jardunaldian. 

Egun, hirugarren zegoen erregulartasunaren sailkapenean, azken egunean garaile izateko faboritoen artean egoteaz gain. 

Albisteak (3)