Itxi

4. etapa

Lorena Wiebesek irabazi du Poitiersen, esprintean, eta Marianne Vosek Frantziako Tourreko lider jarraitzen du

EITB

Leer en Castellano

Lasterketako 32. ekitaldiko laugarren etapan, ez da aldaketa nabarmenik izan sailkapen nagusian. Wiebesek, beste behin, erakutsi du munduko esprinterrik onenetakoa dela; astelehenean bezala, garaipena eskuratu du.

Lorena Wiebesek bi garaipen daramatza aurtengo Tourrean. Argazkia: SD Worx.

SD Worx-Protime taldeko Lorena Wiebes txiririndulari herbeheretarrak 2025eko Frantziako Tourreko laugarren etapa irabazi du, Poitiersen, esprintean, asteartean, eta, horrenbestez, bigarren egunez jarraian gailendu da lasterketako 32. ekitaldian. Sailkapen nagusiari dagokionez, ez da aldaketa nabarmenik izan, eta Visma-Lease a Bike taldeko Marianne Vos ziklista herbeheretarrak lider jarraitzen du.

Wiebesek beste behin erakutsi du munduko esprintlari onenetakoa dela, etapak horrela erabakitzen direnean. SD Worx taldeko txirrindularia, halaber, sailkapen nagusiko bigarren postura igo da, Frantziako Tourreko etapa gogorrenak hasi aurretik.

Asteazkenean, bosgarren etapan, lasterketa Chasseneuil-du-Poitoun hasi eta Guereten amaituko da, 165,8 kilometro eginda.

Etapako sailkapena

1 - Lorena Wiebes (SD Worx) 2:54:11

2 - Marianne Vos (Visma) d. b.

3 - Lara Gillespie (UAE) d. b.

4 - Eline Jansen (VolkerWessels) d. b.

5 - Chloe Dygert (Canyon) d. b.

6 - Shari Bossuyt (AG Insurance) d. b.

7 - Rachele Barbieri (Picnic) d. b.

8 - Linda Zanetti (Uno-X) d. b.

9 - Alicia Gonzalez (St Michel) d. b.

10 - Sarah Van Dam (Ceratizit) d. b.

Sailkapen nagusia

1 - Marianne Vos (Visma)11:13:11

2 - Lorena Wiebes (SD Worx) + 0:12

3 - Kimberley (Le Court) Pienaar (AG Insurance) m. t.

4 - Pauline Ferrand-Prevot (Visma) + 0:18

5 - Katarzyna Niewiadoma (Canyon) + 0:22

6 - Demi Vollering (FDJ) + 0:25

7 - Anna van der Breggen (DS Worx) + 0:27

8 - Puck Pieterse (Fenix) d. b.

9 - Niamh Fisher-Black (Lidl) + 0:31

10 - Chloe Dygert (Canyon) d. b.

Albisteak (3)