6. etapa
Maeva Squiban gailendu da Amberten, bakarka, eta Kim Le Courtek maillot horiari eutsi dio, Frantziako Tourrean
EITB
Lasterketako 32. ekitaldiko aurreneko mendiko etapan, UAE taldeko txirrindulari frantziarrak eskuratu du garaipena; AG Insurance taldeko ziklista maurizioarrra, ordea, hirugarren tokian helmugaratu da, seigarren jardunaldian, eta sailkapen nagusian duen aldea, orain, zortzi segundo handiagoa da.
Maeva Squibanek garaipen ederra eskuratu du. Argazkia: Frantziako Tourra.
UAE Team ADQ taldeko Maeva Squiban txirrindulari frantziarrak 2025eko Frantziako Tourreko seigarren etapa irabazi du, Amberten, bakarka; sailkapen nagusian, AG Insurance-Soudal taldeko Kim Le Court Pienaar ziklista maurizioarrak maillot horiari eutsi dio, lider jarraitzen baitu. Lasterketako 32. ekitaldiko aurreneko mendiko etapan, Squibanek helmugarako 32 kilometro gelditzen zirela jo du eraso erabakigarria; Le Court, ordea, hirugarren tokian helmugaratu da, eta sailkapen nagusian duen aldea, orain, zortzi segundo handiagoa da.
Laboral Kutxa-Euskadi taldeko Usoa Ostolaza eguneko protagonistetakoa izan da; izan ere, ihes eginda ibili diren txirrindularien multzoan sartzea lortu du. Gipuzkoarra, azkenean, hogeigarren postuan helmugaratu da, 3:21era. Ane Santesteban taldekidea 37. izan da.
Ostiralean, zazpigarren etapan (Bourg-en-Bresse-Chambery, 159,7 kilometrokoa), parte-hartzaileek hiru mendate igo beharko dituzte, horietako bi bigarren mailakoak; azkenak, alegia, Col du Granierrek, helmugarako hamazortzi kilometrora du pankarta.
Etapako sailkapena
1 - Maeva Squiban (UAE) 3:20:46
2 - Juliette Labous (FDJ) + 1:09
3 - Kim Le Court (AG Insurance) + 1:13
4 - Demi Vollering (FDJ) d. b.
5 - Dominika Wlodarczyk (UAE) d. b.
6 - Margot Vanpachtenbeke (VolkerWessels) d. b.
7 - Pauline Ferrand-Prevot (Visma) d. b.
8 - Magdeleine Vallieres (EF Education) d. b.
9 - Pauliena Rooijakkers (Fenix) d. b.
10 - Puck Pieterse (Fenix) d. b.
Sailkapen nagusia
1 - Kim Le Court (AG Insurance) 18:29:05
2 - Pauline Ferrand-Prevot (Visma) + 0:26
3 - Katarzyna Niewiadoma (Canyon) + 0:30
4 - Demi Vollering (FDJ) + 0:31
5 - Anna van der Breggen (SD Worx) + 0:35
6 - Pauliena Rooijakkers (Fenix) + 0:53
7 - Sarah Gigante (AG Insurance) + 1:03
8 - Puck Pieterse (Fenix) + 1:12
9 - Cedrine Kerbaol (EF Education) + 1:24
10 - Evita Muzic (FDJ) d. b.