7. etapa
Maeva Squibanek bigarrenez jarraian irabazi du Frantziako Tourrean
EITB Media
Txirrindulari frantziarrak erakustaldia eman du eta bigarren egunez jarraian bakarka helmugaratu da.
Maeva Squiban, garaipena ospatzen. Argazkia: Le Tour Femmes
Maeva Squiban (UAE Team ADQ) txirrindulari frantziarrak irabazi du Chambéryn bukatu den Frantziako Tourreko zazpigarren etapa (159,7 km) eta, horrenbestez, bigarren garaipena lortu du jarraian, atzokoan ere bera gailendu baitzen.
23 urteko txirrindularia hainbat eraso jo ditu Granier mendatean gora, eta, azkenean, helmugatik 20 bat kilometrora, tropela atzean uztea lortu du.
Jaitsiera ikusgarria egin ostean, aldeari eusteko gai izan da, eta bigarren egunez segidan, indar erakustaldia eginda eta bakarka helmugaratu da. Ia minutu batera sartu dira Cedrine Kerbaol (EF Education-Oatly) frantziarra eta Ruth Edwards (Human Powered Health) estatubatuarra, bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Kimberley Le Court-Pienaar Maurizioko txirrindulariak lidertzan jarraitzen du, Tourra bukatzeko bi jardunaldiren faltan, baina sailkapen nagusia oso estu dago: Pauline Ferrand-Prevot (Team Visma) frantziarra da bigarrena, 26 segundora; eta Katarzyna Niewiadoma (Canyon/SRAM) poloniarra, berriz, hirugarrena, 30 segundora.
Demi Vollering (FDJ) eta Anna van der Breggen (SD Worx) laugarren eta bosgarren tokietan daude, baina 31 eta 35 segundora soilik. Horrenbestez, inoiz baino irekiago dago aurtengo Tourra.
7. ETAPAKO SAILKAPENA:
1. Squiban Maeva (UAE Team ADQ) 3:58:26
2. Kerbaol Cédrine (EF Education-Oatly) +0:51
3. Edwards Ruth (Human Powered Health) d.b.
4. van Anrooij Shirin (Lidl - Trek) +0:53
5. Wlodarczyk Dominika (UAE Team ADQ) +1:00
6. Pienaar Kimberley (AG Insurance - Soudal Team) d.b.
7. van der Breggen Anna Team SD Worx - Protime) d.b.
8. Vollering Demi (FDJ - SUEZ) d.b.
9. Niewiadoma Katarzyna (CANYON//SRAM) d.b.
10. Fisher-Black Niamh (Lidl - Trek) d.b.
SAILKAPEN NAGUSIA:
1. Pienaar Kimberley (AG Insurance - Soudal Team) 22:28:31
2. Ferrand-Prévot Pauline (Team Visma | Lease a Bike) +0:26
3. Niewiadoma Katarzyna (CANYON//SRAM zondacrypto) +0:30
4. Vollering Demi (FDJ - SUEZ) +0:31
5. van der Breggen Anna (Team SD Worx - Protime) +0:35
6. Rooijakkers Pauliena (Fenix-Deceuninck) +1:04
7. Kerbaol Cédrine (EF Education-Oatly) +1:09
8. Gigante Sarah (AG Insurance - Soudal Team) +1:14
9. Muzic Évita (FDJ - SUEZ) +1:35
10. Labous Juliette (FDJ - SUEZ) d.b.