Abuztuaren 1etik 9ra
Frantziako Tourra Mont Ventoux mendatera helduko da
AGENTZIAK | EITB MEDIA
2026ko edizioa Lausanatik abiatuko da abuztuaren 1ean, eta hilaren 9an amaituko da, Nizan. Zazpigarren jardunaldian, Mont Ventoux mendatera igo beharko dute txirrindulariek; horrez gain, laugarren etapa 21. kilometroko erlojupekoa izango da.
2026ko Frantziako Tourraren ibilbidearen irudia. Irudia: letourfemmes.fr
2024an Alpe d'Huez eta 2025ean Madeleine mendateak igo ostean, 2026an Tourrak aurrera egingo du, Mont Ventoux mitikoa igo beharko baitute txirrindulariek. Hori izango da edizioko jardunaldi nagusia, ostegun honetan Parisen egindako aurkezpenean nabarmendu dutenez. Halaber, erlojupekoa ere bueltan izango da, laugarren etapan, hain zuzen ere.
Edizioa abuztuaren 1ean jarriko da martxan, Lausanan, eta hilaren 9an bukatuko da, Nizan. Hori kontuan izanik, aurreko urteetan baino egun gehiago izango ditu.
Inoizko Tourrik gogorrena izango da desnibelari dagokionez, eta emozioari amaierara arte eusteko diseinatu dute antolatzaileek. Horretarako, laugarren egunean 21 kilometroko erlojupekoa ezarri dute.
Marion Rousse txirrindulari ohiak eta probaren zuzendariak aurkezpenean zehaztu duenez, Mont Ventoux helmugarik interesgarriena izango den arren, "etapa guztiek dute koskaren bat, eta guztietan egongo da lehia". Horren ondorioz, "irabazlegai nagusiek ez izango dute lasai egon amaierara arte", gaineratu du.
Emakumezkoen Frantziako Tourraren etapak:
1. Etapa (abuztuak 1): Lausana - Lausana (137 km)
2. Etapa (abuztuak 2): Aigle - Geneva (149 km)
3. Etapa (abuztuak 3): Geneva - Poligny (157 km)
4. Etapa (abuztuak 4): Gevrey-Chambertin - Dijon (21 km)
5. Etapa (abuztuak 5): Mâcon - Belleville-en-Beaujolais (140 km)
6. Etapa (abuztuak 6): Montbrison - Tournon-sur-Rhône (153 km)
7. Etapa (abuztuak 7): La Voulte-sur-Rhône - Mont Ventoux (144 km)
8. Etapa (abuztuak 8): Sisteron - Niza (175 km)
9. Etapa (abuztuak 9): Niza - Niza (99 km)