Larunbatean eta igandean
Protagonismo gutxi Pirinioentzat
Isusko AB
Aurten bi etapa soilik igaroko dira Pirinioetan barrena, eta horietatik bakar bat amaituko da maldan gora. Halere, euskal zaleek laranjaz jantziko dute errepidea urtero legez.
Aurtengo edizioa 100. da Frantziako Tourrean, urte berezia, baina ez Pirinioentzat. Bi etapa bakarrik jokatuko dira Pirinioetan barrena eta bakarrak izango du helmuga aldapan gora, Aix 3 Domaineseko gainan amaitzen den larunbateko 8. etapa hain zuzen ere.
Igandekoak, aldiz, maldan gora bukatu ez, baina 1. Mailako lau mendate izango ditu, tartean, Portet d'Aspet eta Peyresourde mendate mitikoak. Jardunaldiko erabakiorrak ez badira ere, garrantzitsuak izango dira jakiteko zein txirrindulari ez da hautagai izango Pariseko podiumera igotzeko.
8. etapa, uztailak; Castres - Aix 3 Domaines 195 km
Km 26.5 - Saint-Ferreol. 4. Mailakoa
Km 166.0 - Pailheres (2.001 m) Maila Berezia
Km 193.5 - Ax 3 Domaines 1. Mailakoa
AZKEN IGOERA
9. etapa, uztailak 9; Saint-Girons - Bagneres-de-Bigorre 168,5 km
Km 28.5 - Portet d'Aspet (1.069 m) 2. Mailakoa
Km 44.0 - Mente (1.349 m) 1. Mailakoa
Km 90.0 - Peyresourde (1.569 m) 1. Mailakoa
Km 110.5 - Val Louron-Azet (1.580 m) 1. Mailakoa
Km 138.0 - La Hourquette d'Ancizan (1.564 m) 1. Mailakoa
AZKEN IGOERA