Dopina
Abraham Olanok ustez EPOa hartu zuen, 1998ko Tourrean
Erredakzioa
Urte horretako podium osoak ere (Marco Pantani, Jan Ullrich eta Bobby Jullich) EPOa hartu zuela baieztatu du Frantziako Senatuko ikerkuntza komisio batek.
1998ko Frantziako Tourreko aurreneko hiru sailkatuek, Marco Pantani italiarrak, Jan Ullrich alemaniarrak eta Bobby Jullich estatubatuarrak, EPOrekin dopatuta zeudela baieztatu du Frantziako Senatuko ikerkuntza komisio batek.
‘Le Monde’ egunkariak 2004 urte bukaeran dopatuta hartu zituztenen zerrendaren zati bat kaleratu du. Frantziako egunkariak Eric Zabelek (1998an elástico berdea lortu zuen) eta Laurent Jalabert, Jacky Durand eta Laurent Desbiens frantziarrek ere EPOa hartu zutela adierazi du. Abraham Olano ere zerrenda horretan sartu dute.
Durandek 1998ko eta 1999ko probetako borrokalarienaren saria jaso zuen, eta Desbiensek 1998ko Tourreko bi etapatan elastiko horia jantzi zuen.
Guzti hau, Festina taldearen dopin eskandaluaren urte berean izan zen. Frantziako Tourra hasi aurretik, Poliziak Willy Voet Festina taldeko masajista legez aurkako dopin substantziekin hartu zuten.