Ustezko ibilbidea
Frantziako Tourra Iparraldetik igaroko da 2016ko edizioan
L.E. | eitb.com
Cultura Sport hedabideak Interneten aurreratutakoaren arabera, 8. eta 9. etapak Ipar Euskal Herrian lehiatuko dira. Horrez gain, lehen etapa Parisetik aterako da.
Frantziako Tourreko 103. edizioa, 2016koa, Iparraldeko zenbait udalerritatik pasako da, Cultura Sport kirol egunkariak bere webgunean aurreratutakoaren arabera.
Gauzak horrela, 8. etapa Bordeletik atera eta Biarritzen amaituko da, 200 kilometro egin ostean.
Hurrengo etapak, bederatzigarrenak, Baiona eta Paue lotuko ditu, 201 kilometroko ibilbidearekin.
Informazio berberaren arabera, 2016ko Tourra Parisen hasi eta bukatuko da.