Tourrera bidaia
Zer darama Beñat Intxaustik maletan?
Erredakzioa
Frantziako Tourra bezalako lasterketan, taldeak darama kirol arropa gehiena, baina oraindik lekua du txirrindulariak maleta egiteko.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Movistar, tropeleko gainontzeko taldeek bezala, Frantziako Tourrean erabili beharreko arropa eramateaz arduratzen da. Orokorrean, txirrindulariek lasterketa handietan erabiliko duten arropa estreinatzen dute, eta bakoitzak gutxi ekartzen du etxetik. Hala ere, Beñat Intxaustiri galdetu diogu zer sartzen duen Ingalaterra eta Frantziara eramango duen maletan. Hau da ekipajea:
- Maillot labur bat, gorputzeko tenperatura jaisteko oso aproposa, ehun berezi bati esker. Taldea arduratzen da gainontzekoa eramateaz, lauzpabost maillot.
- Kulot labur bat, "badaezpada".
- Zapatilak, beti txirrindulariarekin batera. Pare bana dago auto bakoitzean.
- Oso kaleko arropa gutxi, ia ez dutelako "kanpoko bizitzarik" egiten.
- Orgenagailu bat, musika entzuteko, Interneten nabigatzeko eta logelan atsedena hartzeko.
- Entzungailuak.
- Bozgorailuak, logelako taldekidearekin musika bolumen altuan entzuteko.